Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apetitos izond gustagarria.

Baina zuk ere dastatu beharko zenuke bianda apetitos hori, baldin orain arte dastatu ez baduzu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

Aski duzu, horretarakotz, ene hitzen fruitua mizpiren idurikotzat hartzea, zenbatenaz ustelago, hainbatenaz apetitosago eta zaporetsuago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.

Zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen -edo lumatu, hegaztien kasuan-, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amoreakatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Atsegin izugarria emaiten zidan legatz erre hark, hain bainintzen ni gose eta hain baitzegoen hura zaporetsu eta apetitos.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 467. orr.

Pedrok berak deliberatu zuen ezen bizkor bizi beharra zuela, denborari aitzina harturik, bizitzari, halatan, urinik eta zukurik apetitosenak atera ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus