Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apetito ona dauka Robertok; nik, aldiz, barrualde tristea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.
Ausarki jan genuen, apetitu ederrarekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.
Gelatxok apetito kaskarra dauka. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.
Ez zirudien Sabethek inola ere deitoratzen zuenik dibortzio hura, alderantziz, bere betiko apetito bikainaz segitu baitzuen jaten, hartaz hizketan ziharduela ere, eta Orvieto zuritik edaten: ardo gozoegia nire gusturako, baina berarentzat kuttunena: Orvieto Abbocato... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Apur batera etsi egin nuen beraz eta begira gelditu nintzaion sabelkeria hari, irrika hari, gutizia hari, apetitu hari, mozorrorik gabeko zoriontasun hari: zelan edo halan, nonbaitetik ezagutzen nituela iruditzen zitzaidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 186. orr.