Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko apetatsuen aldarteen menera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Emir apetatsuaren sekretua zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.
Venancia neskame egondako lehenengo etxeko etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.
Txakur edo katuarena egiteko eskatzen zioten gehienbat eta hor jarduten zuen marruka, zaunkaka, uluka edo behar zen erara jo eta ke, bezero apetatsuak harrigarriro kitzikatuz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Norbaitek ikusiko balu nolako haserre bat-batekoek zimurtzen zizkioten bekokiko izur eratsuak eta nolako suaz liskartzen zen aitarekin, izaki apetatsua zela pentsatuko luke. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Baina irakasleak oso jende apetatsua dira eta nork daki ez ote dien orain, salbuespen bidez, nota onak banatzeko joerak emango. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Bazirudien, beraz, neskatoen osasunaren mesedetan Egutxi eta beste agureak "apetatsu" bihurtzen zirela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.
Badirudi zerebroaren alde bakoitzak kontrako alderdia gobernatzen duela, Natura halakoxe apetatsua baita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.
-Hiru aldiz besterik ez zara etorri, eta dagoeneko eskaera hain apetatsuak egiten dituzu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 88. orr.
Horrek ez zuen harritu, ordea, printzeak, nahiz eta Sarajevokoak izan, xelebreak baitziren gehienak, apetatsuak eta berekoiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.
Beren iritzi interesatu eta apetatsuen mende daudenei aurre egiteko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.
Aurtengo lau t'erdiko txapelketan lehen kanporaketak zozketa bidez erabaki badituzte ere, patua, beste behingoz, apetatsua izan da. Berria - Kirola 2004-10-15
So egiozue zuhaitz-hosto bati, ikusi haren zain apetatsuak, itzalak eta eguzkiak ñabararaziriko tonuak, euri tanta batek hantxe harrotu duen puztura, intsektu batek utzi duen eztenkada, barakuilutxoaren arrasto zilarkara, udazkenak markatu duen lehen urreztadura hilgarria. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.
Ninbo, kumulu eta zirruak ikusi zituen, harietan desegiten zirenak irudi apetatsuak osatu eta gero. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 43. orr.
Nolanahi ere, proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.
Ez zioten inolako barregurarik ematen haren gutizia apetatsuek eta biziki larritzen zuen haren grina barkagaitzei kontu egin beharrak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Emakume apetatsua baita basamortua, eta batzuetan zoratu egiten ditu gizonak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.
Euskara ustez ikasia dugunoi, aldiz, ikusezinak zaizkigu euskara eta gaztelerazko hitzen arteko lotura apetatsu horiek. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.
Bizitzako proiektu apetatsuenari dedikatzen zizkion ahal zituen egun guztiak: fraide beneditarren mendetako tradizioa ikertu, sailkatu eta argitaratzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Jamesek agerian zeukan belauna zerbaiten adaskarekin kilimatzeko makurtu zenean, apetatsu eta isekati, emazteak purrust egin zion "gazte gizarajo hura", Charles Tansley, ondotik bialdu zuelako. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.
Ezin jasan dezake anaia txikia apetatsu jartzen denean. «Bizia lo», 2003 - 83. orr.
Denbora mundu honetan dagoen gauzarik geldoena delako susmoak pazientzia galarazi zion, apetatsu jarri zen, edo antipatiko, horixe izan zen behintzat Maria andreak bere kautan erabili zuen hitza. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.
Anai txikia hezikaitza baitugu, eta apetatsu jartzen denean alferrikakoak dira letaniak eta betiko suaren mehatxuak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.