Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apetaldi iz apeta.

Hori ere liburuaren beste apetaldi bat izan baita: istorio bakoitzari abesti bat, gutxienez, lotzea! tarteka lodi idazteko joera zuen (tinta isurkor madarikatuak!), edota, frogatzeko erabili behar zen une berean, barruko tintari lehortzeko apetaldia barneratzen zitzaion (tinta lodiegi amorragarriak!).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Bazirudien Crabbe eta Goyle Malfoyren apetaldiak asetzeko bakarrik zeudela munduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 69. orr.

Iparrera jo behar izan zuen, jendearen eta patuaren apetaldiak bultzatzen zuten aldera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.

Baditugu grina asegaitzak, joera ilunak, ahultasun aitorrezinak, apetaldi inozoak, frustrazio ezkutuak, barne-aldaketa irrazionalak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Gau batean, ordea, Francescoren apetaldi eroek eta izaera zakarrak etxeko bi emakumeak erotzeko puntuan jartzen zituzten gau haietako batean, Lucreziak eta biek Francescori opio apur bat ematea lortu zutela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.

Naturan eta naturatik bizi ziren gizakiei apetaldi txoroa iruditzen zitzaien ezerezaren erdian zegoen leku batera joan behar hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da, arima etengabe horretaraxe emana delarik giza nortasunaren funtsa den oreka ezegonkorrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus