Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apeta 1 iz inolako premiak eragin gabe sortutako desira, guraria.

Txikitan erabateko askatasunean hezitako haurrarengan bezala, berarengan dena zen apeta eta nahikeria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Narratzaile baten apeta eta nahikeriaren menpeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Bezero batzuek apetak izaten zituzten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Zaharrekin eta gaixoekin, berriz, ona zen, haien apetak, haien berekoikeriak ulertzen zituen, eta haien kontura barre egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Halako batean, zaldiak hala nahi izan zuelako edo halabeharraren apeta izan zelako, azokara iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Berriro jo zuen zigorraren kirtenaz, jotzen segitze aldera baino ez, bazekien-eta ez zutela irekiko Pedro Páramori hartarako apeta egin arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Idazle eta emakume libre izateko apeta bete zuen Emilia Pardo Bazánek kontatzen du: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Beste batzuen apetak betetzeko zaude hor, ez beste ezertarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Ederki geundeke Agentzia Dermoestetikoko hirugarren mailako agente bati nahi zuen jende guztia, eta gorrotoak, edo apetak eman diola beste inolako arrazoirik ez dela tarteko, hiltzen utziko bagenio.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 129. orr.

Bizitza deitzen den izadiaren anomalia horrek apetan oinarritua behar du izan, gezurrean beharbada.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Eskaintzen zidan aukera onartu beste erremediorik ez nuen, hots, Madrilera joan eta Eugeniaren apetara makurtzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Dirua bere esku edukitzea gustatzen zitzaion, arautzat zeukan aldian behin hogei-hogeita hamar duro bere apetetarako gastatzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Garai bakoitzak bere modak ditu, eta izenak ere ez dira modaren apetatik libre.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 159. orr.

Herrestan ibili da bere apetari jarraiki.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Gure ezagutzak ausaz edo apetaz ez, baizik a priori era jakin batera determinatzen direla ere aurkitzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.

Andres ia guztiz ezezaguna zuen herri hari begira egoten zen, eta apetazko mila aieru egiten zituen hango biztanleen bizimoduari buruz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Claire apeten menpeko izakia zen, txit gozoa, baina atertu gabe sesioan zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Kario pagatu behar izana zuen harengatik, eta horrek miretsirik utzi gintuen denak, gizona ez baitzen halako apetetan dirua xahutu zale.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Halako giza piltzar potoloa bihurtu zen, nire nahien eta apeten menpe erabat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Ez ziren ezertaz ere konturatzen, beren buruaz eta beren plazeraz hartuegiak baitziren horretarako, baina, apeta berrien eraginez, zelai erdian dagoen belar-meta baten antzeko zerbait bilakatu zen masaje-ohea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Niri esateko zerbait izanen zuen idatzi zidan egunean edo, beharbada, apeta huts bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.

Nahiz eta, erresumaren legearen arabera, feudoak aldagarriak izan, ez ziren ematen edo kentzen apeta hutsez eta arbitrarioki.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Izan zitekeen trabes bat edo zor handiren bat, edo, zergatik ez, apeta huts-hutsa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 85. orr.

Hemen denok elkar ezagutzen dugunez, erraza zen nor nor zen asmatzea eta sekulako eskandaluak sortuko ziren gure zenbait bezeroren izenak eta apeta ezkutuak jakinarazi bagenitu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 46. orr.

Azkeneko aldian ere galdetu nizun zer ote den hemen agureei onartzen zaien apeta handiena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 91. orr.

Zoriaren apeta onez, hosto bat ukitu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Ahaztu mundu zalapartatsu hau eta haren apeta liluragarriak oro; eta ahatz zaitzala berak ere zu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

Jainkoari eskerrak, gizartean oraindik bada sail bat horrelako apeta gaiztoen mendean erori ez dena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Akademian ez zen sekula musika aipatzen, nahiz eta bai irakasleek bai gainerako ikasleek apeta iragankor eta gaztarokotzat jasan eta barkatu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Ahaztu mundu zalapartatsu hau eta haren apeta liluragarriak oro; eta ahatz zaitzala berak ere zu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

Heresearen setakeriak amore emango baitzukeen adimenaren diskurtsoak agortuta zeudela ikusirik, borondatearen apeta deabruzkoek eutsi izan ez baliote.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

"Godot" ezizena, egia esan, denak zain edukitzeko mania edo apeta erremedio gabearen ondorioz erantsi zioten besteek, eta azkenean hark ere bere egin zuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Zein ahula den giza gogoa, zein xaloak gure apetak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.

Aspaldi honetan hortik zehar ibiliz ezagutu dudan jendilajea aztertuz gero, ez dit inork inbidia handirik ematen: konplexuz edota apetaz betetako pertsona faltsuak, gizonezko ahobero baina inpotenteak edo isurtzaile azkarrak, emakumezko ezin maltzurragoak edo ezin sufritzaileagoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beharbada Iñigok bortxatu egin zuen, ez bakarrik sexu-apetak asetzeko, baizik eta baita aita probokatzeko ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.

Hamleti eta haren txerakeriei dagokioenez, galatzat eduki eta odol-apeta hustzat, liliubel bat nola udaberri jaukalean: goizerne, ez iraunkor; kutun, ez luzaroko  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.

4 apetak eman

Horra zer egin zuen behin mujik buruargi batek: ezerezetik mila errublo irabazi, eta, mila errublo haiek irabazi bezain laster, apetak eman zion bainuontzia xanpainaz bete behar zuela, eta xanpainan bainatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Nabari zitzaion oihala ez zuela apetak eman ziolako erosiko, erabat higaturik baitzeukan bere jaka ziztrina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Erabakia ez dugu hartu apetak eman digulako, farmazia-zerbitzuan segurtasuna handitu nahi dugulako, eta baliabide publikoen kudeaketan eraginkorragoak izan nahi dugulako baizik», esan zuen Inclanek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Ederki geundeke Agentzia Dermoestetikoko hirugarren mailako agente bati nahi zuen jende guztia, eta gorrotoak, edo apetak eman diola beste inolako arrazoirik ez dela tarteko, hiltzen utziko bagenio.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 129. orr.

Atenasko plazaren erdian, egunargiz, aritzen omen zen Diogenes Zakurra, apetak ematen zion aldiro, kanpaia jotzen: masturbatzen, alegia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Konpartsetako kideen ustez, ezjakintasun hori baino are larriagoa da "jaiak hasteko eguna edozein alkate edo zinegotziri apetak ematen dionean ipintzen ibiltzea», Pedro Prietok Berriari esandakoaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Baina, arabarra izan balitz ere, ez da ulertzen nolatan jaso zuen Xemeinek data, halako garrantzia zuen gertaera baten agirian, apetak eman bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 420. orr.

Noizean behin, apetak emanda, leihoa zabaldu eta txanpon batzuk botatzen zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apeta bat (5); apeta hutsa (3); apeta hutsez (7); baten apeta (4); bere apeta (3); da apeta kontua (3); ez da apeta (7)

apetak eman (5); nire apetak (3)

bere apetaren arabera (3)

apeten arabera (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus