Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norberaren buruaren kontzientzia (apertzepzioa) niaren errepresentazio bakuna da, eta horren bitartez subjektuan dagoen anizkunki oro berezko ekimenaren indarrez emana izango balitz, orduan barneko begiespena intelektuala izango litzateke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.
Barneko hautemapen hau apertzepzio soila, "nik pentsatzen dut", besterik ez da, adigai transzendental guztiak ere ahalbidetzen dituena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.
Nik apertzepzio hutsa deitzen diot enpirikotik bereiztearren, edo baita jatorrizko apertzepzioa ere, zeren bestelako adigaiek lagun egin ezin dioten autokontzientzia baita. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.
Jatorrizko baldintza transzendental hau apertzepzio transzendentala besterik ez da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.
Ezin daiteke ezein Norbera egonkor edo geldikorrik egon barneko agerpenen isuri horretan, eta barneko sentsua deitzen zaio eskuarki, edo apertzepzio enpirikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.
Apertzepzioan denbora benetan nigan soilik errepresentatzen baita. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.
Adimenak a priori esperientziari oro har sentimena eta apertzepzioaren erregelak ematen dizkio baldintza subjektibo eta formalen arabera, eta hauek besterik ez dute ahalbidetzen hura. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.
Apertzepzioaren batasun hau bera da erregela errepresentazioen anizkunki bati dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.
Apertzepzioaren batasun transzendentala irudimenaren sintesi hutsari lotzen zaio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.
Apertzepzioaren batasun sintetikoaren oinarri-esakunea adimenaren erabilera ororen oinarri-esakune gorena da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 71. orr.
Errepresentazio jakinen (izan bitez begiespenak nahiz adigaiak) anizkunkia oro har apertzepzioari menperatzen dion adimenaren ekintza, berriz, judizioen funtzio logikoa da Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 73. orr.