Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aperitibo bat bitartean...? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 84. orr.
Eguerdi aldera, berriz, han gertuko tabernaren batean aperitifa hartu eta elkarrekin bazkal-tzen genuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 317. orr.
Aperitiboa hartu genuen Amaiur, Urdazubi eta Zugarramurdiko ostatuetan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.
Inguruko bulegoetako eta erakunde ofizialetako langileak hara biltzen ziren aperitiboa hartzera. Oroitzen nintzenez, sarrerako pasabideak barne patio batera jotzen zuen, aperitiboa hartzeko mahaiez hornitua uda partean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 42. orr.
12: 25ean etxera sartzen zen berriro bazkalaurreko aperitiboa hartzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 138. orr.
Reinhardten ekoizpen batean agertua zen, eta aperitiboa hartua zen Piscator-ekin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.
Hemen tabernetan aperitiboa egiteko ohitura dago. Berria - Harian 2006-02-09
Horrelakoetan beransko hartzen den aperitiboari euskal gustu baten aurkitzeko gisan, arratsaldeko oren batean biltzea proposatzen dute, euskaldunen karrika eta Poissonerie karriken izkinan, hain zuzen Gure Irratiaren aitzinean. Herria 2003-07-31
Aperitiboen ardura hartzea bazenuen; nik ezin dut dena egin. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.
Gran Viako kafetegia jendez gainezka zegoen aperitiboko ordu hartan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 300. orr.
Aurten giroa osoki ezberdina zen, Elizaberri auzoko besta komitekoak hor ziren igandean, auzapezak bi agerraldi egin ditu, aperitiborako lehenik eta partidentzat ondotik. Herria 2002-07-18
Abegikortasun gehiegizkoa, esan bezala, handiegia; behinola nire irakasle izana da Zürichen, estimatu izan dut, baina ez dut aperitibotarako astirik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.
Aperitibo gisa azeituna beteak atera ditu, eta ardo zuri hotza ari dira edaten kopa luzetan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
Kafetegia, behin aperitibo ordua pasatu ondoren, husten hasi zen eta laster ekingo zioten bazkariak zerbitzatzeari.- Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.