Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apendizitis (orobat apendicitis) iz heste lodiaren amaieran dagoen apendizearen hantura.

Hogeita hamar edo berrogei urte dituztenean, aldi berean gaixotasun berdinak jotzen ditik biak, gibeleko koliko batek edo apendizitis batek, eta bizitzeko edo hiltzeko aukera berdinak geratzen zaizkiek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Apendizitisa dagoenean, ebakuntza egiten da eta kito; barizeekin ezin da beti hori egin.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Etortzen zen medikuak ez zekien zer erabaki tripan neukan gaitz hartaz, eta orduan apendizitisa nuela ebatzi zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.

Zalantzak sortzen dira (jasango ote dut?, gauza izango ote naiz?); konparazioak egiten dira (kolikoak baino min handiagoa ematen ote du?; orain urtebete izan nuen apendizitisa baino mingarriago ote?).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Izan ere, amaren egoerak txarrera egin zuen, eta hala egon zen egun batzuetan, hil ala bizi, apendizitisak peritonitisa eragin ziolako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Sabeleko arazoagatik, zuntz hausturagatik eta apendizitisaren ondorioz bi hilabete eman ditut jokatu gabe.  Berria - Kirola   2004-11-21

Baliteke txikitako gomuta izatea, umetan pasatako apendizitisarena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 73. orr.

Halaber, logika hori azken ondorioetaraino eramanez, ebakuntzarik ere ezingo genuke onartu: apendizitis soil batek hil gaitzan utzi, eta kito.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus