Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Medikuak esan duenez zera dik... apendizea-edo -erantzun zidan izebak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.
Ez dut medikuengana joateko ohiturarik, ez naiz neure bizitzan sekula gaixorik egon, apendizea kendu zidatenean izan ezik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.
Eta totalitarismo horien barruan, literatura politikaren luzapen edo apendize bilakatzen zuen inposizioaren aurka aritu zen. Berria - Kultura 2006-01-24
Nire hankak eta nire besoak, eskuak, hatzak, nire apendizeak jada ez ziren nireak, gomazkoak balira bezala erabil zitezkeen pilota hanpatuak baizik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.
Tontakeria omen zen apendize-ebaketa, gonbitoak, eta alde egiten ez zuen sukar altua, azalpenak ematera etorri zitzaizkion medikuen aurpegiak. Bat-batean zuri motelez pintaturiko hatzak sartu zaizkit aluan eta barrutik urratu naute, oinaze zahar bat sentitu dut, eta horregatik utzi naiz, ezaguna zelako, joan arte, guztiz hustu arte, edo beste modu batera esanda, guztiz beterik sentitu arte, apendizeen jabetza eta erreinua berreskuratuz, buruaren botere absolutua, masailetako tik traidoreen hondamendia, sorbaldetako kirioen akabera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 74. orr.
Apendize bermiformea da heste meharraren eta heste lodiaren arteko junturan kokatua dagoen luzakin formako organoaren izena, baina euskaldunek aspaldi samarretik hestesobrea esan diote horri, agian aparteko eginkizunik ez zuelako. ETC-prentsa Berria, 2007-11-20
Medikuntzan apendize bermiforme ('zizare formako') deritzon hori ehunezko zilindro mehe bat da, arkatz baten tamainakoa, eta heste lodiaren eta mehearen arteko mugan dagoen heste itsuaren bukaeran dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013