Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundua ez zen apenas deus ere aurreratu pilula edo DIU bezalako metodoak asmatu aurretik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.
Oilalur sakona maite du Perurenak, eta ez die batere aiherrik izaten giza-arrastorik apenas duten eremuei, hots, oxigenoan ez eze toponimian ere eskas diren altura bakartiei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.
Sentitu, lehen ere bakarrik sentitzen nintzen, Herminio nire ondoan zegoen arren, nirekin bizi bazen ere, haren presentzia ez nuen apenas igartzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 15. orr.
Egoera berezia ekarri zuen horrek, ia hilabete eta erdi iraun zuena: Aizkorritik Murumendira eta Murumenditik Erniora, Oria eta Urola ibai arroen lurrak bereizten dituen lerroak banatzen zituen gudako talde biak ere, baina lerro hura ez zen fronte bihurtu, ia ez zen lubakirik egin eta apenas tirorik bota: zain zeuden denak, zer gertatuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.
Hemen barruan argia da bazterren jabe, eta sozialismo errealaren funtzionaltasun honek tropikoarekin dukeen lotura zein den ahula apenas nabaritzen da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.
Robertok zaplada galanta eman zion punching ball-ari, baina hain gotor eta betea behar zuen egon, zakua apenas mugitu baitzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Aurpegi ezezagun bat ikusten nuen, apenas aurpegi bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.
Hurrengo goizean, are gehiago errukitu zen babak apenas jan zituela ohartu zenean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.
Zorigaitzez, erranen du oraino Azurmendik, Euskal historiarik ez genuen apenas ezagutzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.
Apenas egin dezakeela hitzik ganoraz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.
Apenas ulertzen da zerbait, eta moderatzaileak isiltasun pixka bat eskatu die bi aldeei. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.
Apenas bereizi zezakeen batak bestearen silueta, baina eskutik helduta zihoazenez, ez zuten galtzeko arriskurik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.
Horrelakoetan, galdu samarrik aurkituko da, apenas inork esango baitio deus zer eta nola egin dezakeenari buruz. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.
Berandu da eta apenas dabil jenderik: lo egiteko bazter erosoren baten bila dabilen eskekoa; azkeneko trena hartzera doazen bidaiari bakan batzuk. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Jotzen duen lekuan ere, ez du zauri larririk eragiten: azkura moduko zer bat, jo-muga bete-betean jotakoan ere apenas dardar doi bat eragitera hel daitekeena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.
Kanten ondoren kopernikar iraultza honetara jo gabe filosofatzea XXø mende honen bukaeran ere apenas da egingarria edo ezinezkoa da erabat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.
Harrigarria da, ordea, zein erraz ezarri duen bere nagusitasuna, oihaneko piztiek apenas karrankarik egin gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.
Eta barne-ahots hori belarri guztietara heltzen da, isilean, apenas entzuteko moduan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
Itxura guztien arabera, bertsoak jartzen zituztenek bat-batean ere jarduten zuten, baina, esan bezala, bat-batean sortutako bertsorik apenas iritsi da guregana, eta nekez egin liteke ganorazko azterketarik garai hartako bat-bateko bertsogintzaz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
Ideiak lotu ezinean, zeure burua sosegatzen saiatu zara lo hartu ahal izateko, baina filmetako irudiak baliatzen ohituta zaude horretarako, eta azken aldian ez zara zinemara apenas joan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.
Euskararik apenas hitz egiten zen atzerriko gure hiri euskalduna zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.
Koadroa bera ez; izan ere, koadroa ez zen apenas ikusten. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.
Zahar jendea, euskaraz apenas dakiena, zintzo egon da frontoiko eserlekuetan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.
Emakumeak pixa egiten duenean apenas ikusten eta ukitzen duen bere sexua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.
Baina ez; berak tranbia-gidari izan nahi zuela, "neskak ikusteko-eta", unibertsitatean ez zegoela apenas neskarik... Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 28. orr.
Zeren, arimaren ahalmenak iraganaren gomuta erabat jausteraino aldatu badira, apenas hori, neuk uste, heriotzatik urrun dabilen; aitortu beharra dago, beraz, lehen zen arima hil zela eta orain dena oraintxe sortua izan dela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.
Beste galdera mordoxka bat nahikoa izan nuen garbi ikusteko apenas zuela 1970etik askoz honantzagoko gertaeren oroimenik eta, dudarik gabe, inola ere ez haien oroitzapen koherente eta kronologikorik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.
Ez daukat espainiar dirurik apenas. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.
Eta orduan, Pippinen begi harrituen aurrean, harresien kolorea gris espektraletik zurira aldatu zen, egunsentiak apenas gorritutako zurira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Anderearenean, berriz, nabari zen, ni ez nintzen jada apenas existitzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 36. orr.
Ondo bizitzen ohituak daude, eta apenas dakite sufrimenduaren berri. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Beheko arimak, gorputz hilkorrak abailduta, gorputza bera barnetik gobernatzeko ere apenas da gauza; halere, ahal duen neurrian duintzen du, eta inguruan dituen beste gorputzetan ere jarduten da, ahal duen eran, eraginkortasun askoz ere motelagoz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.
Adibidez, Finkielkrautek azken 50 urte honetan mundua, edo Europa bera, "deseuropartzen" eta "desmendebaltzen" ari dela, ikusi uste badu Parisen, kezka handiz, kezka handia Espainian apenas ematen du justu "deseuropartzea" izan litekeenik, azkeneko 500 urte ezeuropar konstantearen ondoren... Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.
Apenas osatuxe, baina diru premia larrian zela (etxea ordaintzen ari eta, emaztea eta hiru seme-alaba zituen) berriz ere lanera jo zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 168. orr.
-Apenas zakiat dantzan -desenkusatu zitzaion Ada, deliberamendu handirik gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Nik apenas bereizten nituen katuak, loroak eta adiskideak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.
Izan ere, lehenago, bulegoko orduetan, ohiko paperei apenas jaramonik egiten ziela, zeruan ageri zen, baina izpirik jaurtikitzen ez zuen eguzkiaren biribilari jarraitzeari ekina zion, leihoari begira zegoen beraren idazmahaiaren aulkitik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.
Berriro diot: hau apenas da Hugok begiekin ikusi duena, ikusi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.
Kalean ere, apenas. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 10. orr.
Behelaino esnetsuak bisibilitatea kenduko du eta, hurretik ere, zuen enbarkazioa apenas ikusiko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.
Nik Arantzari esaten nion horiek ez zirela intziriak, Maddik apenas egiten zuela negar, soinu horiek beste zerbait izan behar zutela, uzteko bakean, eta pasako zitzaiola. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 13. orr.
Yatea ere ainguraturik zeukan lekutik apenas eta oso noizean behin mugiarazten zuenez, ez zuen Dili eta Kupangera gasolina bila joan beharrik izango, bidaia hura arriskuz beterik ikusten baitzuen orain. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.
Jendea bazkalosteko lo-kuluxkan zegoen eta horrelakoetan apenas ezer entzuten da herri horietan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 46. orr.
Gau hartan hasi zuen Nick Valdibiak sei eguneko bilaketa eroa, apenas lorik egin gabe eman zituen egunak, eta etxeko sartu-irten bakanetan ere lo kuluxka arinen batetik esnatu orduko kontrabaxua jotzen hasten omen zen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 28. orr.
-Esan ez dinat, ba, apenas ikusi dudala? Ai, ai, ai, Alazne. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.
San Francisco-Reno hegaldia oso laburra da, eta apenas dagoen astirik Sierra Nevadako mendi tontorrei goxo-goxo antzemateko, are gutxiago mendi magaleko harri gorriak eta Ponderosa pinuak arretaz begiztatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.
Apenas eramaten duten, itzulitakoan, hondar alerik zapatetan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 14. orr.
Mendebaldeko mundua, antzeko baina hain ohargarria ez den erromatar Augustoren lorpenarekin ohitua, historia sinikoan adituak direnengandik kanpo, apenas ohartu den Liu Pangen existentzia historikoaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.
Jorge eta Txori ordu erdi gehiago geratu dira, baina apenas hitzik gurutzatu duten; Txorik zer edo zer komentatu du ongarri kimikoen prezioaz, baina Jorgek ez dio elkarrizketari eutsi. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 70. orr.
Markarik hausteko arriskurik ez duen meetinga apenas inork aintzat hartzen duen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.
Bere hizketarako modua erabat baztertzen saiatu naiz urte luzetan, gazteleraz ere apenas mintzo naizen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.
Poliki noa bidean behera; izan ere, trafikorik apenas dagoen, eta horretaz baliatu nahi dut. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 170. orr.
Hala ere, esan dut umetako jostaleku izan nuela baserria; neure oroimen lanbrotsuan apenas dudan horren arrastorik, baina argazkiak dauzkat esandakoaren froga argi eta ukaezin. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.
Apenas lorik egin dudan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 68. orr.
Apenas hitzik egin didazun, etorri naizenez geroztik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.
Horregatik da estiloz soila; esaterako, apenas erabiltzen duen modalizaziorik: komeniko litzateke, beharko genuke eta antzeko leungarririk. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Apenas iristen diren baserriraino. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 86. orr.
Eta eguraldiak apenas duen mintzorik: itxura franko, horixe! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.
Gauzak apenas aldatu diren handik hona. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Londreseko Heathrow aireportutik JFKrako hegaldia nahiko lasaia izan da, baina apenas egin dudan lorik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.
apenas agertu (4); apenas aipatzen (8); apenas aldatu (3); apenas antzematen (3); apenas astirik (3); apenas atera (4); apenas axola (3); apenas begiratu (4); apenas begiratzen (3); apenas bi (3); apenas da (3); apenas dago (11); apenas dagoen (17); apenas dakite (3); apenas deus (3); apenas duen (7); apenas duten (3); apenas egin zuen (3); apenas egiten zuen (5); apenas egon zen (4); apenas eman (3); apenas ematen (4); apenas entzuten (4); apenas erabili (4); apenas erabiltzen (5); apenas esan (4); apenas ezagutzen genuen (3); apenas ezagutzen zuen (3); apenas ezer esaten (3); apenas gelditzen (3); apenas geratzen (4); apenas hitz egin (11); apenas hitz egiten (5); apenas hitzik egin (4); apenas ibiltzen (3); apenas ikusi (4); apenas ikusten den (3); apenas ikusten zen (4); apenas inork (3); apenas iristen (4); apenas izan zuen (4); apenas izango (8); apenas izaten (7); apenas jan (3); apenas jokatu (8); apenas mugitu zen (3); apenas nabaritzen (6); apenas nabarmentzen den (3); apenas nabarmentzen zen (3); apenas nuen (4); apenas oroitzen (3); apenas sumatzen (6); apenas ukitzen (4); apenas uzten (3); apenas zegoen (12); apenas zuen (5); apenas zuten (4); arte apenas (3); artean apenas (7); baina apenas (20); buruz apenas (3); dut apenas (3); egun apenas (4); ere apenas egiten (3); ere apenas ezagutzen (4); euririk apenas (3); ez dago apenas (3); ez du apenas (6); ez zen apenas (6); ez zuen apenas (6); gabe apenas (3); hartan apenas (5); horiek apenas (3); horrek apenas (4)