Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apelazioa, nazio hartan, armaz borrokatzeko erronka egitea zen, ez lumazko auzi horretara gonbidatzea, eta borrokak odolez bukatu behar zuen; lumazko auzia gerora ezagutu zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.
Enpresa informatikoak jarritako apelazioak, ordea, hiru hilabete atzeratuko du epaiketa. Berria - Gaiak 2004-09-01
Feudoko gizonei apelazioa jartze hau, epai faltsua egin zutela-eta, jaunari berari ez egiteko bide bat zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.
-Apelazioa aztertu dela jadanik esan nahi du horrek? -eten zion Ronek, aurrera eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.
Zigor afliktiboa, merezi zuten kasuetan, leundu egin zen, bailiak bi gizon letratu hartzeko zuen betebeharraren bidez, eta azkenik, apelazioak egiteko erraztasun handiari esker ezereztu zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.
Ez diot epai faltsuagatiko dei guztiak borroka bidez erabakitzen zirenik; apelazio harekin beste guztiekin bezala gertatzen zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.
Zuzenbidezko akatsagatiko apelazioa, jaun baten epaitegian alderdiei justizia egitea atzeratzen, saihesten edo ukatzen zenean egiten zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
"Epaitegitik apelatu gabe alde eginez gero", dio Beaumanoirrek [...] "galdu egiten da apelazioa, eta ontzat ematen da epaia". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.
Lehia judizialen ohitura desagertzen eta apelazio berrien usadioa agertzen hasi zenean, pentsatu zuten ez zela arrazoizkoa jareginek bide bat izatea beren jaunen epaitegiko injustiziaren kontra, eta bilauek ez izatea, eta parlamentuak jareginenak bezala hartu zituen hauen apelazioak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 232. orr.
Ez zela burutazio txarra izango arimarekikoak egitea, apelazioak huts egiten bazuen, badakizu, aulki elektrikoa hantxe zegoen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.
Horregatik dio San Luisek, bere Establezimenduak obran [...], apelazioak saldukeria eta gaiztakeria dauzkala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.
Ginekologoak, orduan, Frantziako Auzitegi Gorenera jo eta umekiak gizakiak ez direla arrazoitu zuen, eta hark bertan behera utzi zuen Lyongo Apelazio Auzitegiak jarritako zigorra. Berria - Gaiak 2004-07-09
Alabamako Apelazio Auzitegiko hiru epaileen ebazpenak hauxe dio: "Konstituzioak ez du sexu bizitzaren intimitaterako eskubidea gordetzen". Berria - Mundua 2004-08-01
Duela hilabete, ordea, Erresuma Batuko Apelazio Epaitegiak errugabea zela erabaki zuen haren familian haurren bat-bateko heriotza eragiten duten geneak izan zitezkeela eta. Berria - Gaiak 2004-01-20
Orain arte, ikerketa ez da izan ez berehala eta ez sakon eginikoa, eta laster da hastekoa baina zehaztu gabe dago noiz ahozko auzi saioa, prozesatzeko autoaren kontrako apelazio helegiteen inguruan. Berria - Harian 2005-10-20
-Eta gainera, hona etorriko dira apelazio-saioa egitera -esan zuen Harryk, artean ere eskutitza irakurriz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 256. orr.
Zuzenbide-akatsagatiko apelazio-kasua zenean, goragoko jaunaren aurrera deitutako alderdiak bere jauna eramaten zuen berekin, akatsa frogatzen ez bazen, hark berriz ere bere epaitegia berreskura zezan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 232. orr.
Epaimahaiak ezereztu egiten ditu apelazioa eta apelazio-gaia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 233. orr.
Ezin konta ahala jaurerri eratu zirenean, basailutza-gradu desberdinak ezarri zirenean, zenbait basailuk bere epaitegia edukitzeko axolarik ezak sorrarazi zituen apelazio-mota horiek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Datu objektiboa da, eta ez du balio elkarrizketari apelaziorik egitea, baizik eta horretarako borondatea izatea. Berria - Ekonomia 2004-05-07
Gerora, Arabako Auzitegian apelazio errekurtsoa jarri zuten, eta orain atzera bota du auzitegiak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-09
Auto horren kontra Pejenautek hiru egun izango ditu erreforma helegitea aurkezteko, eta bost egun apelazio errekurtsoa jartzeko. ETC-prentsa Berria, 2013-01-22
Hiru eguneko epea du erreforma helegitea jartzeko, eta bost egunekoa Nafarroako Auzitegi Nagusian apelazio errekurtsoa jartzeko. ETC-prentsa Berria, 2013-04-30
2004ko urrian bertan apelazio errekurtsoa jarri genuen. ETC-prentsa Berria, 2014-06-18
Eta gure harridurarako, aurkeztu genuen apelazio-errekurtsoa onartu zen, eta ontzat eman zituen gure eskaerak: horien artean, erregu-eskaera berri bat egitea Frantziako agintariei, bigarren gune horretan ere indusketa egin zedin. ETC-prentsa Berria, 2019-06-12
Erabaki horren kontra, aldiz, berrezarpen- eta apelazio-errekurtsoak jar daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Miren Josune Pérez, UPV/EHU, 2008
Apelazio-errekurtsoa prozedura eteten duten epaien eta autoen kontra jar daiteke, baita betearazpena eteten duten autoen kontra ere, eta neurri kautelarrak ezartzen dituzten autoen kontra. ETC-zientzia, zuzenbidea Zigor prozesu bereziak, Josune Perez, Alberto Saiz, Ixusko Ordeñana, Katixa Etxebarria, UPV/EHU, 2010
Epaile edo auzitegiak eskumenik ez duela adierazten badu, alderdiek eta fiskaltzak apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango dute goragoko jurisdikzioorganoaren aurrean; errekurtso hori ebazteari lehentasuna emango zaio, eta ezin jarriko da beste errekurtsorik ebazpenaren kontra. ETC-zientzia, zuzenbidea Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak), (J.I. Ugartemendia, M. Zelaia, C. Agoues, J. Urkola, I. Aldasoro, P. Petrirena, A. Elosegi, J. Garzia, J.A. Tamayo), UPV/EHU, 2011
Izan ere, ez da apelazio errekurtsorik jartzeko aukerarik aurreikusten... ETC-entziklopedia Europar Batasuneko Erakundeak, Wikipedia
apelazio auzitegiak (10); apelazio batzordeak (15); apelazio batzordean (3); apelazio batzordearen (3); apelazio batzordeari (3); apelazio batzordera (3); apelazio ganberak (4); apelazio helegitea (6); belgikako apelazio (4); du apelazio (3)