Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondorengotza, iz. Autore ospetsu baten garaikideen epaia hankazgoratzen duen apelazio auzitegia, apelatzailea bere lehiakide ezezaguna delarik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.
Karlos VII.ak [...] dio jakin duela alderdiek juizioa izatetik hiru, lau eta sei hilabetera apelatzen dutela, erresumako ohituraren kontra, azturen arabera gobernatutako herrialdean; berehala apelatzea agintzen du, salbu eta prokuradorearen iruzurra edo atzipea bada [...], edota apelatzailea aldatzeko arrazoi handi eta nabarmenen bat bada. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.
Feudoko pare edo gizon batek epaiketari eusten ziola adierazten zuenean [...], epaileak borroka-bahiak emateko agintzen zuen, eta gainera apelatzaileagandik bere apelazioari eutsiko ziolako hitza jasotzen zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.