Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arratibelek epailearen erabakia salatu zuen eta apelatuko dutela jakinarazi. Berria - Euskal Herria 2004-02-03
"Epaitegitik apelatu gabe alde eginez gero", dio Beaumanoirrek [...], "galdu egiten da apelazioa, eta ontzat ematen da epaia". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.
Lege horren azkenak hasiera desegiten du; eta hain ondo desegin ere, non, handik hara, hogeita hamar urte igaro ondoren ere apelatu baitzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.
Apelatu [...] Lege kontuetan, dadoak godaletean sartu, berriro botatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.
Jaunaren kontra epaiketa faltsuagatik apelatzea, epaiketa faltsuki eta gaiztoz egina zela esatea zen; eta halako hitzak jaunaren kontra esatea leialtasunaren kontra joatea modukoa zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.
Apelatzen zuenak epaia okerra zela frogatzen ez bazuen, hirurogei liberako isuna ordaintzen zion jaunari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.
Autore batzuek diotenak, hots, kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.