Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apelaezin izond ezin apelatuzkoa.

Auzitegi Gorenaren erabakia apelaezina da eta, beraz, espetxera bueltatu beharko da berriro, soilik zortzi egunez aske egon ondoren.  Berria - Mundua   2006-01-21

Bestetik, deialdian jasotzen den moduan, epaimahaiaren erabakia "isilpekoa, ezeztaezina, apelaezina eta behin betikoa" bada, udalak legeria hautsiko lukeelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Azken hitza du beti; haren erabakiak apelaezinak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

Legeak, ez zirela aitzakia hutsalak baino, eta emakume batengana hurbiltzeko nire gaitasunik eza zigor-epai apelaezina zela, zeinak, heriotzaraino bizilagun, ondamuz eta desira abstraktuz pozoituriko bizitza antzu eta xedegabe batera hertsatuko baininduen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Bere epaiak apelaezinak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Bostak nahi genituen hirurok besoetako, bostak iruditzen zitzaizkigun zuzenak eta apelaezinak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus