Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz gehiegi gastatu dut poesiaren defentsan, bai, eta arrazoia daukazue, irakasleok ez genuke irakaskuntza sistemak ematen digun eskubideaz abusatu behar. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.
Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.
Diziplina-gabezia tipikoa erakutsi zuten enperadoreagana iristeko erraztasunaz abusatzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.
Mende guztietako esperientziak erakusten digu gizonak beste ezertaz baino gehiago abusatu duela zeruaren dohai eder honetaz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.
Pikaroek edo azpisugeek, beren herrikideen sineskortasunaz abusatuz, beren eldarnio barregarriak hedatu dituzte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Hemezortzigarren mendean, Indian zeuden ingelesek herrialdeko ohiturei jarraitu zieten, botereaz abusatzekoa baztertu gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Erabat onartzen dut, aitzakiarik gabe, kexa aurkeztu duenaren giza eskubideak larriki urratu ditudala, eta, orobat, unibertsitateak nire gain utzitako autoritateaz ere abusatu egin dudala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.
Elkarte pobre baten buru eta besteentzat eredu denez, ez du diruaz abusatu behar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Bai, erruduna dela dio; baina zehaztasunak galdetuz gero, bat-batean aitortuko dizu berak ez duela emakume gazte batez abusatu, ezin eutsizko irritsa baino ez omen zen izan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Zenbat urte eskatzen ote zuten adin txikikoez abusatzeagatik? Horrexek kezkatzen zuen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
abusatu behar (3); abusatu egiten (3); abusatu zuela (3)