Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apatx1 iz apoa, adarkizko azal lodia.

Zaldiek apatx bakoitzean igel bana dute... naturaren hornizio burutsua, hesi-lasterketetan distiratzeko aukera ematen diena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

Piztia baten apatx erdibituak utzitako oinatzaren atzetik bidalitako txakur aldrak beraganaino garamatza, eta ahate zuriak, Erromulotarren gotorlekuaren zaintzaileak, giza usaina urrundik somatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Zarata asko entzuten ziren garai batean: umeak hurbiltzen, emakumeak, astoen apatx-hotsak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

Leihotik begira egon da hiru lau minutuz, gero buelta eman eta astiro joan da, atea kontuz itxita, Pauso Galduen Galerian idiaren apatx hotsa eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.

Apatx-hotsa entzun zuen atzean, trostan, eta zerbaitek irudi haren gainera salto egin eta eraso egin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Iluntasunetik beste zaldi batzuen irrintziek erantzun zioten, eta apatx-zarata gorrak ondoren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

Azkenaldian asko ugaldu zirela inguruko mendietan, azaldu zion anaiari; ez zela herritik gertu ikusten zituzten lehenengo aldia, apatx markaz beteta egoten zirela inguruko bideak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Andrea aurrera makurtu zen, masa beltz batek bidea eragozten zuela ikusia zuen eskuinaldean, ia zaldiaren apatxen pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Ozen entzuten ziren tranbien triki-traka, zaldien apatxen hotsa eta, urrunago, automobil binbilikarien turutak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Zaldizko batentzako traba bihurtu, zela gainean egoteari eutsi behintzat, eta apatxen azpian zapalduta ez hiltzen ahalegindu!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

Aitaren oihuak entzun genituen, eta zaldiak ura gogor astintzen zuen apatxez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Zapalduak eta erreak Apokalipsiko zalditeria beren suzko apatxekin bertatik pasatu izan balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

2 gamelu apatx (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Cameltoe edo camel toe ("gamelu apatx" euskaraz) jantzi oso estu batek aluko ezpainak nabarmentzen duen ingeradari deritzo ingelesezko sexu-jargoian. ETC-entziklopedia   Cameltoe, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apatx hotsa (4)

bitan banaturiko apatxak (4)

apatxen hotsa (3)

bitan banaturiko apatxik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus