Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apatiko 1 izond pertsonez mintzatuz apatia duena.

Don Juan mantxatar apatiko, triste bat zen, oso serioa, oso neurritsua, oso zezenzalea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Legeak errespetatuz bizi dena apatikoa da, eta bestea, heroia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Populazio apatiko horretan, urte batzuk lehenago abertzale bezala plazaratzen zirenak konta ditzakegu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

Beinat izugarriko egoera apatikoan behera zihoan, biziarekiko interes jada ahula erabat itotzen bailihoakion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.

Zer da euskaldunak, abertzalegoak preseski, bere populazio apatikoari barkatzen ez diona?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Biharamunean, Sanchez Andresengana joan zen, inoiz baino apatikoago eta tristeago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Gaixo bakan batzuk, gaixo ia gobernaezinak, bizitzan poztasun gutxi izateko egoeran zeudenak, otzan bihurtu ziren, guztiz apatikoak ez esateagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Larru arraseko ihardukiak nola ekidin asmatzen hasi nintzen: erabat atipikoa eta apatikoa, beti sinpatikoa egonez noski, sozietatean agertzearren zergatik ez nuen nik ere temesta hartuko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

2 (adizlagun gisa)

Guztiz apatiko zebilenez, orduak eta orduak eman zitzakeen ezer egin gabe, hiri gaineko zeru grisaren kontenplazioan galduta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus