Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi sintoma mota ditu: positiboak haluzinazioak, katatonia, ezinegona eta negatiboak maitasun sentimendu eza, apatia, gizartetik urruntzeko joera, plazera sentitu ezina eta pentsamendu zein adierazpen eskasia. Berria - Gaiak 2004-11-04
Lehenik eta behin, ordea, "iritzi publikoa inarrosi" behar ei zen eta "apatia, ezaxola, baita zalantza ere" uxatu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 253. orr.
Liburuetan, eta bizitzan oro har, ez baitago apatia, axolagabekeria eta geldotasuna bezain gauza goibelik: itsas belarrekin gertatzen den legez: in tranquilo mors, in fluctu vita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 14. orr.
Urrats bat egin orduko, izerditan blai zinen, eta garagardoz berdindu behar berehala izerdi galdua; ez zegoen hura jasaterik, hamaka batean oinutsik, zigarreta erreaz eta zirkinik egin gabe etzanda izan ezik: apatia zen irauteko modu posible bakarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Puntu honetaz ez dut besterik esango; eta, amaren eta gainerako ahaideen apatia hori dela-eta eskura ditugun frogek erabat ezezten baitute L'Etoilek dioena -apatia hori ez baitator bat gorpua lurrin dendako neskarena zelako ustearekin-, nortasunaren auzia erabat finkatua balego bezala jardungo dugu hemendik aurrera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 160. orr.
Ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzea nartzisismoaren erreakzioa da: apatia horrek, gure boterearen fantasiaz aparte, eguneroko pertsona konkretuak ez ditugula ezagutzen adierazten du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.
Batzorde berriak Europako Legebiltzarrerako azken hauteskundeetako parte-hartze urriak islatu zuen "apatia" gainditu nahi du, Europako erakundeekiko "konfiantza" emanez. Berria - Mundua 2004-08-21
Mintzagaietarik bat bortizki eztabaidatua izan zen, hain bortizki non berak gobernu gaientzat zuen betiko apatia galdurik, kasu eman baitzuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.
Errebeldia bere hutsean ez da aski gizarteak ezartzen dituen ustekabekoak gainditzeko, ezta garaiko apatia erabat arrunta hausteko ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Joera hori areagotu egin zen seme zaharrena hil zitzaionean eta Felix gaztearen gogo-eza eta apatia nabariagoak egin zirenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.
Apatia orokorra, gorputzaren pixkanako hondamena eta katalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxar sarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiaren osagaiak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.