Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretaz gain, Patxi Altuna euskaltzale zen neurri berean zen irakatsi zale, eta ahozko hizkuntza biziaren espresibitateak adina apasionatzen zuten euskal testu zaharren altxorrek. Berria - Kultura 2006-01-21
Francis haserre eta apasionatuta mintzo da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.
Eta atso hordiaz, lo zerraldo dagoen lagunaz, emakume apasionatuez? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.
Horrek bi abantaila zituen; alde batetik, maitale apasionatuentzat oso ona zen, eta, bestetik, elkarrekin liluratuta egonez gero, elkarrekin jarraituko zuten, eta umeek behar zuten zainketa eta babesa izango zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.
-, bere katramilak ordu batzuez zeharo ahantzarazten zizkiona eta abere apasionatu edo printzesa maitale sentitzea posible egiten ziona. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.
Musu apasionatuak, estutzeak, jira eta bueltak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.
Soil-soilik interesatzen zaizkit musu garbiak, puruak, apasionatuak, elkarren musu direnak elkarren musuan, betiko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.
Monikek badaki pasioagatik dela Mikelen haserrea, eta berea ere bai, pasio horri erantzun apasionatu bat emateagatik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 47. orr.
Orain hurrengoan, Aurkenek oso modu naturalean eta sanoan esan zidan alua urtu egiten zaiola Xabik klitoria miazkatzen dionean; horrek orgasmo apasionatu eta sutsua eragiten diola. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Desioa, sexua, maitasuna eta grina oso bizipen indartsuak dira, su kiskalgarri baten antzekoak, eta esperientzia paregabe, berezi eta apasionatura eramaten gaituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Maitaleek beren burua bestearen esku uzten dute, modu apasionatuan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.