Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apartsu 1 izond aparra duena, aparrez betea. ik apardun.

Horrela, geldirik eta ur epel apartsuz beteriko baineran etzanda, denbora luzean egon zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Begiak erdi bustita zeuzkan, baina bare: barrengo ekaitzaren eta niri erakutsi nahi zidanaren lasaitasunaren arteko ispilu bi ziren: ezin adierazkorragoak, ur-jauzi apartsuen ondorengo ubera bi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Esne jetzi berri apartsuaren usaina hedatzen da barren epeletatik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Edari apartsua gorputz zurixkan behera labaindu zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Beroak zerbait freskoa eskatzen dio: garagardo apartsu bat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa, eta ardo gorri hordigarria, eta plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Mutilak ardo txuri gehiago isuri dio edalontzian, ardo apartsua, txinpartaduna, berari gustatzen zaiona.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Izarrez osaturiko gangaren azpiko mendi elurtuetatik edo ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik zuzenean iritsi berria nonbait.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Sutan dagoen oihan baten erdian, Ruben urjauzi apartsu bati begira dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Begiak txuri-urdinak dituzu: bi zeru urdin itsaso txuri apartsuan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

Tarteka, San Telmo hondartza-bazter hura hustu bezala egiten zen; eta urik gabe utzitako eskualdea, uholde apartsu harrigarrian itorik, berriro betetzen zen osoki ur hondartsuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Uhin apartsuetako jainkosa Afroditaren gezi-zorrokoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Arraunek arrasto apartsu biziak sortzen dituzte itsaso gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

Gero eta altura handiagora igotzen jarraitu genuen urkila beldurgarriak eginez bihurrikatzen zen bidean gora, estratu-zerrendaz osatutako haitzek egindako labar izugarriak hantxe genituela buruz gain, zintzur apartsuak barren-barrenean, eta pinudi, goroldio eta iratze mota zoragarriak alboetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

2 irud/hed

Eguberriei buruzko gogoeta gozoetan erabat murgilduta zegoela, Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.

Nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Itsas-uhinen gisako itxura bat harturik, ortzimuga urrunaren eta nire artean; notek laster galtzen zuten, ordea, beren gora-nahia, eta akiturik errenditzen ziren nire bihotz-barneko hondartzagune txikietan, eta bertako hareak ere berehala xurgatzen zuen gora-nahi haren azken hondarra, oihartzun apartsu iraungaitzaren itxuran.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Itsas uhinen kalpar apartsua Baleamendi deitzen duten harkaitz tzarraren kontra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Tximuen Birus Apartsua deiturikoa animalietatik gizakietara pasatu dela esan zuen atzo Natham Wolfe AEBetako zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-10-27

3 (adizlagun gisa)

Oinpean, olatuak haitzen kontra, apartsu eta etengabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Joana zen ordurako ekaitzaren lehen erauntsia, edo beharbada ekaitzaren aurretik gindoazelako ez genuen hainbeste sentitu; nolanahi ere, lau eta apartsu eduki zuen haizeak hasieran itsasoa, baina gero mendi eskergetan hasi zen altxatzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

4 ardo apartsu ik ardo apardun.

Mutilak ardo txuri gehiago isuri dio edalontzian, ardo apartsua, txinpartaduna, berari gustatzen zaiona.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Janari-dendan bizkotxo-paketeak hartu eta ardo apartsuan bustitzen zituzten, eta barre-sortak egiten zituzten, mahai gainera makurturik algaraka.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Bere beso esmeralda zeharrargiz zamatuez inguratzen zituen ardo apartsuz beteriko kraterak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus