Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak ere egiten zuen barre eta jolas, baina etxean egon arren, bazuen halako apartekotasun bat, urruntasun bat, Ilderi eta beste mutikoei halako menekotasun bat, eta aldi berean txeratasun bat eragiten ziena. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.
Honengatik zen ETA bere erroetan iraultzailea: arrazoi partikularren "normaltasun" guztiak hankaz gora bota eta, euskal kausari justizia egin behar zitzaiolako nahitaez, apartekotasun erabatekoa exijitzen hasi zelako Espainiatik eta Europatik, hain zuzen unibertsaltasunean eta legedi internazionalean finkatutako apartekotasuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.
Izan ere, gure artean, euskararen batasuna zalantzan ipini eta bizkaieraren apartekotasuna aldarrikatu dutenak ez dira izan zentralista espainiarrak, Valentziako Erkidegoan bezala, oso jende euskaltzalea eta abertzalea baizik. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 108. orr.
Monnaie antzokiak eginiko ekoizpenaren kasuan, Brittenen apartekotasunari antzokiko arduradunen lan oparoa gehitu zaio, eta emaitza lan ausarta sortzea izan da. Berria - Kultura 2004-03-26
Agian, egiteko daukagun lehenengo eginkizun kritiko larria Vitruvioren irudia eta obra historizatzez bukatzea izango da, behingoz haustea bai obra eta irudi horren inguruan aspaldiko mendez geroztik zabaldu den apartekotasun-aura eta bai jakintza arkitektonikoaren gordailu mitiko delako ideia, Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.