Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparteko1 1 izlag ohi ez bezalakoa, aparta, berezkoa.

Somervell jaunak aparteko begia du horretarako, laburpen honen lehen liburukia jatorrizkoarekin alderatu duen edonor konturatuko zen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

Begiratu nieneko batean harri hura zuriegia zela pentsatu nuen, eta bi umeek errazegi mugitzen zutela alde batetik bestera, baina ez nion xehetasunari aparteko garrantzirik eman.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Batak aparteko zuhurtasuna zuen, besteak berezibiko pazientzia; hirugarrena xalotasunagatik zen ospetsua eta azkena gorputzez sendo eta barrutik otzan eta baketsua zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Egia esan, ez zuen harekin aparteko adiskidetasunik, ez berezko antz handirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

2 (izenondo gisa)

Espiritu berri, aparteko batez beterik, otoitz egiten zion ezkutuan Aitari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Hain presaka, hain gogor eta luze jo zuen atea, ezen anaiak asko harritu baitziren atea jotzeko era aparteko hartaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 948. orr.

Aski dira kristau eta frantziskotar bizitzaz ikuspegi mardula azaltzeko eta, aldi berean, Klararen giza eta espirituzko nortasun apartekoa agerian jartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Frantziskoren irudia ere ez da jadanik giza esperientziatik hurbil dagoen santuarena, haren alderdi miraritsu eta apartekoa nabarmentzen baitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Hortik Frantziskoren zailtasuna "barne-bakea" aurkitzeko, eta Legendan Anaia Eguzkiaren Kantika-k duen toki apartekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Davidek ikara bide zien hutsuneei, eta den-dena kontatu nahi zuen; ahalegin horretan, ordea, hainbat pasarte, nik neronek ere ezagutzen nituenak eta apartekoak iruditzen zitzaizkidanak, itota geratzen ziren, ikusezin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Toki honetan Ama Birjinaren ohorez eraikitako eliza zegoen, bere apaltasun apartekoagatik, bere Semearen ondoren, santu guztien buru izatea merezi izan zuenaren ohorez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Asteko egunak otoitzerako aukeratzeko orduan, ez zuten zalantza apartekorik izan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Eusebio, berriz, oso gizon garai eta argal baten moduan gauzatzen zitzaidan, arrazoi apartekorik gabe, soilik halakoxea zelako izen bereko nekazari bat, nik Iruainen ezagututakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Ez da txarra izan, ez horixe, baina ezta apartekoa ere, orain gutxi jaiki naizela kontuan izanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

3 (izen gisa)

Dena dela, apartekoren bat sortuko balitz, elkarrekin aztertzeko irekiak egongo ginateke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.

4 aparteko ordu ohiko lan orduei gehitzen zaizkien ordu ordainduak.

Enpresa txikietan aparteko orduak sustatzeko plana beste hiru urtez luzatu du eta 35 orduetako lanaldiaren pilatutako opor egunak diruz kobratzea proposatu.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Urte hartan Wall Street-eko finantza-etxeak beren takimekanografoak konbentzitzeko ahaleginetan ari ziren -arrakastarik gabe-, aparteko orduak ondo ordaintzeko sari bereziak eskainiz, aurrerantzean larunbat goizetan bulegoetara ez joateko talde-erabakia berriro azter zezaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Aparteko orduak ordainduko dizkizute, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 57. orr.

Sindikalismoaren tradizio errotuenean bezala, gorrotagarriak zaizkio aparteko orduak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Sindikatuek, ahal den heinean, aparteko orduak desagertzea eskatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Zintzo izan nahirik aparteko orduak egin nitinan, ongiegi egin nonbait, eta begira nola diren gauzak, ze esker ona jaso beharrean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Asteroko 48 orduko lanaldia gehi 12 aparteko ordu gehienez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Guardiako txandak aparteko ordu bezala ordaintzeko eskatzen dute medikuok.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Eusko Jaurlaritzaren kanpaina, aparteko orduen aurka.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 174. orr.

Eta duela gutxi hartu du Frantziako gobernu kontserbadoreak 39 orduko lanaldira itzultzeko erabakia (ez neurria bertan behera utziz, baizik eta langile bakoitzeko urtero 180 aparteko ordu sartzea ahalbidetuz).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 142. orr.

Aldi baterako ezintasunak, aparteko orduen murrizketak eta lana uzteagatik eman beharreko hobariek sortu zituzten buruhauste handienak.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

5 aparteko ordainsari

2004. urtean langile horiei banan-bana ezarriko zaie lanpostu mailako osagarriak aparteko ordainsarietan duen eraginaren gehikuntza, aplikatu beharreko oinarrizko aurrekontu legediak aurreikusitako zenbatekoaren arabera eta lan kontratuko langileei dagokien kopuru berean.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Hortaz, alferrik tematu zen Carlos hileta arratsaldez izango zela esanez, ia egun osoa zutela entseatzeko, berak hartuko zuela entsegu bitarteko edariaren, denentzako bazkariaren eta bakoitzarentzako aparteko ordainsariaren ardura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 16. orr.

6 aparteko sari

"Sakrifizioetan berdintasuna» aldarri, Rick Wagoner General Motorseko presidenteak aurtengo soldata erdira jaitsi du, eta ez du iazko ekitaldiagatik aparteko saririk jasoko.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Carlosek berak, grabaketatik bueltan Eduarda andreak egindako lana ikusi zuenean ez zuen laudoriorik aurreztu, eta trajea zoragarri zegoela esan zuen zintzoki, hildakorik zorrotzenak onartzeko moduan, eta hiletetako nahasmena pasatuta aparteko saria izango zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 25. orr.

7 aparteko zuhaitz (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Aparteko zuhaitz izendatu du Eusko Jaurlaritzak, ehunka urte izateaz gain inguruetako historiarekin lotura zuzena du eta. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-02

Bigarrenak, berriz, basoak eta ibarrak biltzen ditu, eta haietan aurki daitezkeen aparteko zuhaitz, lorategi, zelai eta dunen inguruan jakin beharreko guztia dakar. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-25

Aparteko zuhaitz hauek natur monumentu izendapena jasotzen dute Nafarroan, eta izenarekin batera dator zaintza berezia ere. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-12

EAEn, Naturaren Kontserbazioko 16/1994 Legeak hiru babes figura ezarri zituen; natur parkeak, biotopo babestuak eta aparteko zuhaitzakETC-prentsa   Argia, 2000-03-12

Esateko dago, haritzen artean ezagunena, aparteko zuhaitz izendatu gabea, Gernikako arbola dela. ETC-prentsa   Argia, 2002-01-06

Natura 2000 sarearen baitan dauden eremuak, aparteko zuhaitzak, osasun egoera onean dauden baso eta errekastoak, mendizerrak eta bestelako natura interesezko guneak lotzea gura dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-06-13

Horretarako, hiru mailatako NEBak ezarriko ditu: Aparteko Zuhaitza, Biotopo Babestua eta Parke Naturala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 70 zbk., UEU, 2009 - uztaila-iraila

Santutegiko iparraldeko fatxadaren alboan 500 urte baino gehiagoko artea dago, Eusko Jaurlaritzak aparteko zuhaitz izendatu zuen. ETC-entziklopedia   Arteko Gure Amaren Santutegia, Wikipedia

Albizturren dago, 1920.en urtean aldatu zuten beste hainbat izeikin batera eta 55 metro altuera zeukan aparteko zuhaitza izendatzerakoan, nahiz eta azken neurketan 60 metro pasa dauzka jada. ETC-entziklopedia   Douglas izei, Wikipedia

8 zuhaitz aparteko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Zuhaitz apartekoa dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da. Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten. ETC-entziklopedia   Zuhaitz aparteko, Wikipedia

Zuhaitz apartekoak dira, legez babestu beharrekoak: tamainagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik eta kokapenagatik. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-03-18

Halere, paradisu gune hauek mantentzekotan edo, zuhaitz aleak babesteko figura legal bat ere badugu, "Zuhaitz apartekoa" deritzona, alegia. ETC-prentsa   Argia, 2002-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus