Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dirua zegoen zapata-kaxetako bat hartu, ehun mila pezeta apartatu, gutunazal batean sartu, eta etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.
Gugandik apartatu zen, estu-estu heldu zion bi eskuez barrari, tira egiten zion dardarka, atzean zuen kutxa bat estutzen zuen oinaz, eta salbaziora gidatu zuen kamioia, harrizko horma bat zuen bihurgune bat gaindituz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.
Mungimendu sendo batez -arretazko, albokako, atzeranzko mugimendu motel batez-, xingolaren loturatik apartatu nintzen, zimitarraren helmena baino harantzago. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.
Malko eta negar etsigarri batzurekin hasi zen dena, inork ulertzen ez zuen mindura batekin, Cecilia bereetatik apartatu eta bereizten hasi baitzen, hain zuzen, bere gain zerbait jausi balitzaio bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.
Orain bake apur bat baino ez dut nahi, azken hilabeteotan bizi izan dudan guzti honetatik apartatu. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.
Behin betiko apartatu nahi zuten ghettotik eta ghettoaren kulturatik; sionista gisa batzuek, iraultzaile erradikal gisa beste batzuek, kasu batean zein bestean unibertsaltasuna predikatuz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.
Egipto aldeko gizasemea dugu, IV. mendekoa, eremuko bizitza bakartira apartatu eta lotu zena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.
Hiru gizonek behorrak geldiarazi zituzten, eta Kapistun haiekin geratu zelarik, Martin eta Bautista bata alde batera eta bestea beste aldera apartatu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.
Gero parteak banatzen hasi ziren eta berdinak berdinekin batzen eta mundua irekitzen eta lohadarrak bereizten eta parte handiak ordenatzen, hots, ortzi garaia lurretik banatzen eta itsasoa apartatzen, ura bere gisara zabaltzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 333. orr.
Cassius Clay erasoka hasi da, apartatu egiten da sarritan gero berriz inguratu eta boxeatzeko, Joe Frazierren inguruan dantzaka ari da, nahi bezala ezin sartuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.
Eta orain, apartatu hadi leiho ondotik, gehiegi nabarmentzen ari haiz eta. Emadazu niri, zeure arditxo honi, grazia eta indarra, inolako gaixotasun, atsekabe eta oinazerengatik zugandik aparta ez nadin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.
Jaunari eta geure aita dohatsuari hitzeman genien hura, 43 hartatik inoiz eta inola aparta ez gintezen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1191. orr.
Txarrantxa hori dozena bat pertsona lotzeko soka gisara erabiltzen ari direla ohartu denean apartatu egin ditu begiak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Bi seme nituen nik, zure mirabe honek. Borrokan hasi ziren elkarrekin landan; ez zen han apartatuko zituenik gertatu, eta batak bestea jo eta hil egin zuen. Elizen arteko biblia 2 Sm 14,6
-Ongi! -esan zuen printzeak eta apartatu zituen papera eta lapitza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Jamesek dolar bateko billete bat apartatu zuen bingo gauetarako gordetzen zuen billete sortatik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
-Ongi! -esan zuen printzeak eta apartatu zituen papera eta lapitza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Ahoa odolez gorri zuen, baina ez nituen begiak itxi, ez nuen begirada apartatu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
"Barkatu, baina ordu honetan xanpaina bakarrik edaten diat." Martinek apartatu egin zuen garagardoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.
Komandanteak irribarre egin du eta begiak apartatu ditut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Begirada apartatuz gero, soka ukatzen diogu itotzen ari denari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.
Gortina pixka bat apartatu eta hurbiltzeko keinua egin zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Farr jauna presaka zihoan High Streeten behera, zapataren lokarri eta pospolo saltzaileei gogorkeriaz uko eginez, jendetza zarpailetik begiak apartatuz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 187. orr.
Begiak testutik apartatu ditut une batez, eta bitxia iruditu zaidan eszena batekin egin dut topo. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 171. orr.
Huraxe apartatu nuen nire eskolarako. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 101. orr.
Mahai gainean argi-neurgailua utzi eta giltza-sortan jadanik apartatua zuena eskuratu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.
Bikote bakoitzak nahi zituen moduko pilotak aurkitu eta apartatu zituen, nahiz eta Titinek eta Fernando Goñik aukeran bizixeagoak nahiago zituzten. Berria - Kirola 2004-02-26
Ordenagailuan 'Lertxundi' abizena sartu eta, izen ugari agertuagatik, berehala apartatu ditut Joxe Mari Lertxundiren liburuak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 68. orr.
Sartu ginen, bada, jantzi-denda batera, non haurrentzako mota guztietako arropak baitzituzten salgai; apartatu eta geureganatu genituen galtzak eta niki bat, inongo arazorik gabe, baita galtzerdi batzuk ere... baina, jertsea aukeratzerakoan, orduantxe sortu zen eztabaida. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 34. orr.
Arratsalde huraxe apartatua zuten, gutiziazko apaintze-lanetarako eta solasean aritzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Ni bakartia izan naiz beti, ameslaria, filosofo apartatu moduko bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.
Arratsean leku apartatu bat aurkitu dut; hantxe sutegi bat antolatu, gainean arragoa ongi mailakaturik ezarri, ordu erdiz goritu, eta hozten utzi dut. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.
Eskualde apartatu hartan, Castro Verdetik hegoaldean, Ourique deitzen duten tokian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 179. orr.
Zakur alderrai bat ikustea bera ez da ohikoa, segurutik bide apartatu eta maldatsu honetan maiz ibiltzea nahiago izateak libratu du sarean erortzetik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.
Etxe apartatu egoki bat utziko dizut, nahi baduzu, bertan otoitz egin eta jan dezazun. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.
Jolas moduan hil genuen, merkatari ingeles bati ostutako lepoko urrezkoa genuelako aitzakian, ostatu apartatu batera ekarri ondoren, urrea maitea baitzuen oso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.
Egunsentiak lurrak argi berriz gainezkatzen dituenean eta hegazti nabarrek, baso apartatuetan hegan, bazterrak aire samurrean zehar euren txorrotxio gardenez betetzen dituztenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Horra nolako adeitasunez dion berorri txoko apartatuago batera egiten gonbit: ez bedi joan, baina, berarekin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.
Ebakuntza egiten hasi bezain pronto ohartu nintzen esku hura malguegi zegoela, errazegi tolesten zela eta apartatuegi zegoela gorputzari lotzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Eta tantoka ari dira itzultzen, Patri, banaka eta binaka aireportu apartatuenetatik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 20. orr.
Arima apartatuta saiatu nintzen, noiznahi hondora joango nintzelakoan; eta ikusirik ezin nuela coraclea zuzenean itsasontzitik urrundu, txopa alderantz jo nuen. ETC-literatura, saiakera Altxor uhartea, Robert Louis Stevenson (Maria Garikano), Elkar, 2008
Ahohandi kolpera zuzendu zen eta lau pausotarako azpian etzana zeukan, bizkar gainean, erki saihespetan joaz eta hortzak lepazamarreko mamietan sartuta, arima apartatuta zakur amorratuak bezalaxe. ETC-literatura, saiakera Parranda, Eduardo Blanco-Amor (Ramon Etxezarreta), Igela, 2015
apartatu batean (3); apartatu behar (7); apartatu ditut (3); apartatu egin zen (7); apartatu egin ziren (4); apartatu egin zuen (3); apartatu egiten (3); apartatu gabe (8); apartatu nahi (3); apartatu nintzen (5); apartatu nuen (6); apartatu ondoren (3); apartatu zen (8); apartatu ziren (3); apartatu zituen (9); begiak apartatu (3); begirada apartatu (3); eskua apartatu (3); pixka bat apartatu (3)
apartatzen da (6); apartatzen hasi (4); pilotak apartatzen (3)