Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apartarazi, apartaraz(i), apartarazten du ad apartatzera behartu.
Burua bere bular artetik kendu behar izan zidan eta eskua bere sabelpeko zauritik apartarazi, galdera errepikatuta haren hitzen jabe izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.
Horren penak mundutik apartarazi zuen Chaim Nossen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.
Nola ez bada, iruindar guztiak eta are nafar guztiak ere apartaraziko genituen noizbait Erromako printze ustelaren sehigotik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.