Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apartamentu (orobat apartamendu g.er.) 1 iz hainbat pisutako etxe batean dagoen bizitegi txikia.

Cesar Telleria pareko apartamentu batean zegoen orain, ispilu baten aurrean, ertz zilarreztatuak zituen maleta bat irekitzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Ama bi gelatako apartamentu hartan bizitzen jarraitu zuen; oso ondo konpontzen zen auzokoekin.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

Marcel Martinen gorpuzkiak hobitik ateratzearen berri eman zutenean Parisen geunden jada, bi "chambre de bonne" batuz osaturiko apartamentu batean, Suger kalean, Saint Michel-ez bestaldean, L'Escargot-etik gertu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

Bertako etxebizitza-agentzia bateko agente batek sei edo zazpi apartamentu erakutsi zizkidan harri gorriztako etxeetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Apartamentu hau inbertsio hutsa baita, diru beltza zuritzeko propio erosia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Salmentatik ateratakotik zegokien erdiarekin nahikoa eta gehiago izango zuten auzoan bi edo hiru logelako apartamentu bat erosteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Didierrek eta Simonek seigarren solairuan zeukaten apartamentua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

-Apartamentua utziko duk, hire trasteak hartuko ditiagu eta etxera etorriko haiz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 298. orr.

Apartamentua ere gela bikoitzekoa da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.

Apartamentua edota bistadun atikoa, inmobiliariakoak deitzen zion moduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 42. orr.

Gizon gazteak apartamentua errentan hartu zuenez geroztik, hiru dama jakinek erdietsi zuten -nork bere aldetik- xede handinahi hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

-Ez al duzu gogoko nola dekoratu didan apartamentua? -esan zuen mutilak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.

Nire apartamentua txukuntzen saiatu nintzen, baina laster konturatu nintzen guztiz ezinezkoa zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 82. orr.

85 metro koadroko apartamentuak izanen dira, garajearekin eta trasteentzako lekuarekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Ezagutu eta handik laster Rulfo bisitatzeko aukera izan nuenean, Nazas 86ko bere apartamentuan, ondotxo egiaztatu zen nire susmoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Ingriden adiskideak berak ere ez ziren haren apartamentuan sartzen, zakurrak izuturik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 138. orr.

Bere apartamentuan elkartu ginen, Central Park West-en.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

-Gogoratuko al haiz hire osabaren apartamentuaren kokapenaz?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.

Apartamentuaren txikitasuna azpimarratu zuen, lan-orduen nekea eta bakardade premia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

Apartamentua ez zegoen hutsik, zeren, argia pizturik egoteaz gain, ateen atzealdetik hainbat ahots nabarmentzen baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Urduri samar bideratu zen apartamentuen aitzinaldean zegoen lorategi zabaletik barrena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

Eskailera hura zaborrez beteta zegoen; apartamentuetako ateak zabalik zeuden.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Gero, tranbia hartu eta California etorbideko apartamentura itzuli nintzen, hitzordua arte itxaroteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.

Dagoeneko argiak pizteko garaia izan arren, itzalita zeuden apartamentuko argi guztiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Haren apartamentuko txirrina jotzea lortzen bazuen eta hark ez bazuen onartzen, pentsatu zuen beti izango zuela taxi bat hartu eta bere etxera itzultzeko aukera, oraintxe bertan zegoen lekura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 271. orr.

Apartamentuko atea itxi eta gero, neskatilaren ahotsa entzun nuen, esanez: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Didier eta Simone lagunen apartamentuko leihoek patio handi batera ematen dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 204. orr.

Apartamentuko leihora gehiago hurbildu zenean, asko harritu zuen zerbait ikusi zuen: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Etxeko atezainarenean giltza bat utziko ziola, eta apartamentura igo eta han itxaroteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Olatzek bere apartamentutik ikus zitzakeen Pasaiako kaleak eta hormak zirrikiturik utzi gabe estaltzen zituzten afixa haiek guztiak, Martak leihora gehiegi ez ateratzeko agindua emana zion arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Maiana ez zen hiru egunez apartamentutik irten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Ez dakit noiz alde egin zuten apartamentutik eta nola; Dick bakarrik gelditu zen han.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Noizbait elkartutako bi apartamentu handi zirela eta, sukalde bakarra izatea axola ez bazitzaizuen behintzat, nahikoa leku eta beregaintasun izango zenutela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 20. orr.

Arratsalde amaierarako errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat First Street-en, Prospect Park-etik bloke erdira baino ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Bi gelako apartamentu txiki bat aurkitu zuen, eta hantxe bizi ziren, pilaturik, bera, emaztea eta beren hiru haurrak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.

Eman dezagun Martarena dela: apartamentu txiki baina txukun eta moñoñoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

Herbie-k dezente irabazten zuen, eta apartamentu txiki bat hartu zuten errentan hiriaren ipar-aldiriko bizigunean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Burua altxatu eta begipean hartu du bere apartamentu ñimiñoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 81. orr.

Apartamentu xume hartan ez baineukan balio handiko gauzarik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Kyrak ez du uste apartamentu arrunt batean bizitzeko gai izango litzatekeenik; etxebizitza aldatu behar balu beste loft handiago batera aldatuko litzateke.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Apartamentu altu batera goaz, eskaileretan gora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Bere senarrarekin eta seme adoptatuarekin beheko pisuan bizi da Mimi eta goiko apartamentua alokatu egiten du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Luxuzko apartamentuak egin behar zituztela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.

Gainera, PSEk eskatu du babes ofizialeko etxeen beste mota batzuk martxan jartzeko, bai eta zahar nahiz gazteentzako apartamentuak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Gela bakarreko apartamentu moblatua zen, alde batean jangelatarako baliatzeko zati bat eta komuna beste aldean zituena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 136. orr.

20.000 biztanletik gorako herriek lurzorua gorde beharko dute ekipamenduetarako lurretan, bertan alokairu merkeko apartamentuak (120-180 euro hilean) egin ahal izateko, gazteentzat eta edadetuentzat batez ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Inork ez zuen kidearen jestu iluna ulertu, ongi pagatutako lan segurua eta apartamentu ederra bazuelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

Lan ona, senar prestua, apartamentu erosoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Zorionez, Queenseko bere aspaldiko apartamentuan bizitzen jarraitzen zuen, bere arreba alargunarekin eta lau katurekin batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nerabe zela, gurasoen etxea utzi zuen eta auto batean bizitzen jarri zen, harik eta apartamentu sail batean, The Royale Oaks izenekoan, ostatu hartu zuen arte, Yanktonen (Hego Dakota, AEB). Nahiko eraikin modernoa zen, zuriz eta urdinez margotutako bi pisuko apartamentu sail batez osatua.  Berria - Kultura   2006-02-16

Apartamentu-etxe txiki baten atean geratu ginen, Glendalen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 135. orr.

Beste polizia apartamentu-eraikinera korrika itzuli zen, laguntza eskatu zuen Churchi diruarekin alde egiten ez uzteko, eta atetik bazihoan momentuan harrapatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 140. orr.

Iritsi zen beste hartan izandako apartamentu-multzora.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Denbora batez, Lajosek senipartea eskuratu zuenean, elkarrekin bizi izan ziren hiriburuan, nik sekula ezagutu ez nuen ezkongabe-apartamentu zoragarri batean  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

4 apartamentu eraikin

Gutxienez 17 pertsona hil ziren herenegun arratsaldean Mulhousen, Frantziako ipar-ekialdean, apartamentu-eraikin batean gertatutako gas isuri baten ondorioz.  Berria - Mundua   2004-12-28

Izeba apartamentu-eraikin batean bizi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Beste polizia apartamentu-eraikinera korrika itzuli zen, laguntza eskatu zuen Churchi diruarekin alde egiten ez uzteko, eta atetik bazihoan momentuan harrapatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 140. orr.

5 hotel-apartamentu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Hotel-apartamentua: bere egituragatik eta bere zerbitzuengatik ostatu unitatean bertan elikagaiak gorde, prestatu eta kontsumitzeko egoki diren instalazioak dauzkan establezimendua, erregelamendu bidez ezartzen diren betebehar teknikoak betetzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Turismoari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2003

Pendrive batean grabatu eta hotel-apartamentutik gertuko denda batean inprimatu nuen. ETC-literatura, saiakera   Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015

Aparthotelak edo hotel apartamentuak, lo egiteko gelaz gainera, otorduak prestatzeko sukalde bat eskaintzen duten hotelak dira. ETC-entziklopedia   Turismo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus