Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Louise Orthez zen bera, sei-zazpi urtean ikusi gabe neukan emakume aparta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 122. orr.
-Zu bai emakume aparta! -esan zuen itolarriak jota. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.
Ezagutu egin behar duzu, Ellie, gizon aparta da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.
A, baina jaun aparta duzue han, hori bai, Robine zoragarri hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 352. orr.
Mutiko aparta, Unai, fidagarria arras. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.
Aitak asko hitz egiten zuen, hiztun aparta baitzen, baina, momentu batetik aurrera, gehiegi hitz egiten hasi zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 69. orr.
Ikasle aparta zen Chuck hori, alferrik galdutako talentua. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.
Artista aparta benetan! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Eta, hara, gogora etorri zitzaizun Miarritzen ezagutzen zenuen ilehori aparta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.
Diamanteak bezain garesti saltzen den beltz indartsua, lanerako aparta.Izan ere, imajinazino beroa behar da, zozoa adimendutsu idurikatzeko, zeren kantari apartak dira zozoak, baina ez oso argiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Emazte: ez dinat uste Troiatik osorik iritsiko direnik akaiar adats-eder guztiak, troiarrak borrokalari apartak baitira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 138. orr.
Esploratzaile buruarin haiei laguntza eskaintzeko prest egon ziren Kalaallit Nunaateko inuitak; txakur eta leren jabeak, ehiztari trebeak eta lur haien ezagutzaile apartak izaki, inuitak oinarri sendoa izan ziren hainbat espediziotan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.
"A l'ombre des maris" titulu umoretsuaren pean, hor lerrokatuko dira antzerkilari eta testu erraile apartak, Brassens kantari eta hitz jori sortzailea izanen dutelarik abiapuntu. Herria 2002-11-07
Iduri luke -hau nik diot, ez berak- Richard Duppak aipatzen zuenaren erakusle apartak garela: "In language, the ignorant have prescribed laws to the learned". Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 175. orr.
Austriar mediku apartak inkontzientearen formulazioaz eta metodo psikoanalitikoaz psikologia eta psikiatria irauli zituenetik mende bat pasa eta gero, psikoanalisiak jarraitzen du eskaintzen ezinbesteko baliabide bat sufriarazten dion ezjakintasunari uko egin nahi dion subjektuari. Berria - Kultura 2006-05-09
Luisa eta Angel lagunak gidari apartak izan dira gainera, eta haiei esker hiri kosmopolita eta anitz horren txoko guztietara heldu gara. Berria - Kultura 2004-12-10
Jazz pieza estandarrak jotzen ditu, New Orleans Jazz Bandeko musikari apartek babestuta: Simon Wettenbal (tronpeta), Jerry Zigmont (tronboia), Cynthia Sayer (pianoa), Hendi Davis (baxua), Conald Fowlkes (kontrabaxua) eta Ron Garcia (bateria). Berria - Kultura 2004-12-29
Nik beti izan nuen sen paregabea, gauzez ohartzeko gaitasun aparta, emakume gehienek dutena baino zorrotzagoa, beharbada. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.
Amorragarria bere bizia eta ingurukoena katramilatzeko haren dohain aparta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Idazkion irakurketak begi-bistan jartzen du autorearen giza eta kristau-heldutasun aparta -ez, noski, gizakion berezko kontraesanik gabe-, Frantziskok hain natural lortzen dituen sintesi handiek erakusten dutenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
-Itxura aparta zenuen -esan zuen gizonak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.
Trebetasun aparta izan zuen paisajeak, hiriak, lurraldeak deskribatzeko, bertan egon gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.
Hor kokatzeko eta iltzatzeko eman dituzten arrazoiak denak sinesten ditut: fede aparta dut txikitatik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.
Izan ere, Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek, baita hariak elkarren artean lotzekoa ere, amaraun bat osatzen zuen arte. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.
Baretasun asebete handia zen harena, lasaitasun aparta, deusek ere, ezta irribarre batek ere, aztoratzen ez zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.
Helburu aparta, dotorea, beste ezer eta inon ez bezalakoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 161. orr.
Fernando eta biok ezin genuen halako egokiera aparta alferrik galtzen utzi. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.
-Zain egongo nauk, bada -esan zuen bere artean-, ihesi joateko parada aparta aurkezten ez bazait, behintzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.
Zaharrek ziurtatzen zutenez, aspaldi prozesioa egiten zuten urtero san Gonzaloren estatuarekin eta emakumeek borrokan egiten zuten zakila nork margotuko, benetako gertakari aparta zen arteen munduan, eta gainera zorioneko artista ziur egon zitekeen ondo zerbitzatua egongo zela hurrengo 364 egunetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.
Hizkuntzak eta antropologiak konbentzitu gaituzte gure prehistoria altxor erabat aparta dela.Aza gorriak, goizargiak kolorea aldatu eta beren loratzearen ardo kolore aparta erakusten zutenak, hainbat zauri gorrimin eta purpura ilunez ñabarturik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.
Amorrazi egiten zen senarraren ateraldi haiekin, eta segurtasunik handienaz esan zion ilunabar aparta zela hura. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.
Arrats berezia, goitik behera eta behetik gora aparta! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.
Garai haren hipokrisia gogorragoa zen eta atsegin handia ematen zien bere manamenduei aurka egiten zietenei, gozamen aparta zen azkenean, poztasun handiagoa hartzen zenuen arauak urratzean, askoz hobeto ego-arentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.
Horren guztiaren adibide bikainak, ale apartak dituzu biak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 312. orr.
Gauza apartak ikusi ditugu gaur. Elizen arteko biblia Lk 5,26
Haren obra Halakhiko handian, Mi-neh Torah-n, adi gelditzen bagara, laster ohartuko gara Maimonek ordenatzeko duen ahalmen apartaz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Zé Luisek dohain apartak zituen ohean eta, elkarrengandik bereizi ondoren ere, elkartu egiten ginen batzuetan eta larrua jotzen, behin fakultatean bertan, terrazan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.
Tarteka, aire eta egurats garden garbi apartaz esnatzen da eguna, udazkena bixtaratuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.
Bertsolaritza eta euskara maite dituen orok giro apartaz gozateko aukera bikaina izango du. Berria - Kultura 2004-04-25
Guk ere eguraldi ona nahi dugu biharko, eguraldi txarra edo elurra egiten badu, ez delako Gavia igoko, eta ikuskizun apartaz gozatu gabe geratuko garelako. Berria - Kirola 2004-05-27
Liburu honetantxe daude, adibide baterako, bi maitasun istorio guztiz apartak, zein baino zein xelebre eta ederrago: [...]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 14. orr.
Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.
Aparta zegoen, xamurra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.
aparta baita (3); aparta dago (3); aparta dauka (4); aparta duela (5); aparta dugu (6); aparta dute (5); aparta egin zuen (7); aparta egiten (6); aparta eman zuen (4); aparta emango (3); aparta erakusten (3); aparta erakutsi (5); aparta eskaintzen (5); aparta ez (5); aparta galdu zuen (4); aparta izan da (6); aparta izan zela (3); aparta izan zen (17); aparta izan zuen (4); aparta izan zuten (3); aparta izango da (7); aparta izango du (4); aparta ukan (6); aparta zegoen (3); aparta zela (7); aparta zuen (4); aukera aparta du (9); aukera aparta galdu (5); aukera aparta izan (8); aukera aparta izango (8); bikote aparta (4); borrokalari aparta da (3); buru aparta (4); da aparta (3); defentsa aparta egin (4); denboraldi aparta (3); dohain aparta (4); egun aparta (4); eguraldi aparta (3); emakume aparta (6); erakusketa aparta (3); erakustaldi aparta eman (3); erakusteko aukera aparta (3); ere aparta (5); etekin aparta (3); ezagutzeko aukera aparta (3); futbolari aparta (4); gaitasun aparta (4); giroa aparta zen (3); gizon aparta da (4); golegile aparta (5); harrera aparta (3); hasiera aparta (3); hizlari aparta (3); hiztun aparta (3); igotzaile aparta (5); ikuskizun aparta eskaini (3); irudigile aparta (3); itxura aparta (3); jokalari aparta dela (4); joko aparta (4); jotzaile aparta (3); laguntza aparta (3); lan aparta egin (4); leku aparta (9); musikari aparta (3); partida aparta (3); pertsona aparta da (4); sasoi aparta egin (4); talde aparta (4); toki aparta da (3); uzteko aukera aparta (3)
apartak dira (7); apartak egin (5); apartak izan (5); apartak ziren (4); aukera apartak (4); dantzari apartak (3); dohain apartak zituen (3); jokalari apartak ditu (3); minutu apartak (3)