Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Preseski zonbait egun lehenago eta hilarririk ageri ez den leku apart horretan Jaun Erretor berriak benedikatu du" hautsak ezartzeko" moldatu den xokoño bat. Herria 2005-11-10
Hiltzaile talde bat topatu zuen ezustean Ruche jaunak, armaz ezin hartuzko gotorleku batean giltzapetutako fanatiko apart baten aginduz egiten zituena bere hilketak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Baina bila nabilena bezalakoak gutxi -esan zion honek-, ez baita ilehori arrunt bat, emakume apart bat baizik, Play-Boy aldizkarian azaltzeko modukoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 83. orr.
Balio zuen ere ikusteko poloniarrak ez direla horren txarrak hango partidan itxura penagarria eman zuten, eta pare bat gazte apart badituztela. Berria - Kirola 2004-11-07
Maskaradei eta pastoralei estuki lotuta iritsi da gaurdaino dantza tradizio apart hori. Berria - Kultura 2006-02-10
Hau da, jazz latinoaren egoera biziki ona da berau lantzen duten musikari apartak daudelako. Berria - Kultura 2004-03-10
Kritikari gehienen ustetan, nobelak ez dira apartak, baina bai dokumentu ezinbestekoak azken urteotako Baroja ezagutzeko. Berria - Kultura 2004-06-24
Jazz pieza estandarrak jotzen ditu, New Orleans Jazz Bandeko musikari apartek babestuta: Simon Wettenbal (tronpeta), Jerry Zigmont (tronboia), Cynthia Sayer (pianoa), Hendi Davis (baxua), Conald Fowlkes (kontrabaxua) eta Ron Garcia (bateria). Berria - Kultura 2004-12-29
Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua, Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.
mundua hor dago, baina ni bertze mundu bat naiz, eta mundutik apart nago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Era honetan gizakiak Jainkoagandik urrundu nahi du Jainkoaren borondateari men eginez eta Jainkoagandik apart gertatuz: hau da nire bekatuaren egiazko penitentzia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.