Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aparka ezak eraikuntzaren aurrean -esan nion gidariari. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.
Bere hoteleko sarrera baino hogei metro lehenago aparkatu nuen autoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.
Nik, aurreko egunean auto bat alokatu, eta, leku librea aurkitu bezain pronto, jostailu-dendaren aurrean aparkatu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.
Autoa aparkatu zuen Albertek, Senaren aurrez aurre, eta ontzia nekez nola igarotzen zen begira geratu ziren biak, autotik irten gabe, leihoak zabalik, haizetako ezin garbiagotik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.
Bide-bazterrean aparkatu zuen limusina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Ez genuen besterik esan, harik eta Ametzagainera ailegatu, bertako etxe atarian barik mendi bidezidor batean sartu, tarte bat aurrera segitu, eta bazter batean aparkatu genuen arte. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 94. orr.
Autoak Hiriburun barna eta urrunago ere aparkatu behar izan dituzte bestaliarrek. Herria 2003-08-07
Jamesek autoa aparkatu ohi zuen lekuan furgoneta zahar bat zegoen, marrazkiez apaindua, eta, hala, aurrera jarraitu behar izan zuen, blokearen bukaeraraino. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Ez kendu kaskoa -esan zidan aparkatu genuenean-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Seinaleek zorrotz debekatzen dute polizia-etxearen aurrean aparkatzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.
Kostatuko zitzaion aparkatzea orduan! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 119. orr.
Bai, beterik zeuden jatetxearen aurre-aurrean aparkatzeko zeuden leku guztiak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Kamioiaren bolanteari beso biekin helduta, Tapax txatarra-zalea aparkatzeko maniobra egiten ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Eguraldi txarra, haize zakarra eta aparkatzeko lekurik ez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 120. orr.
Hazparneko karriketan autoen aparkatzea neurritua izanen da abendoaren 20 etik goiti. Herria 2002-12-19
Ordu horretan ez da trafiko handirik izaten, eta erraz aurkitzen dugu non aparkatu, baita etxe aurrean bertan ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 117. orr.
Aparkatu naiz urrunago, eskuin, kafe bat hartzeko han berean::goiz batzuen kafearen kirets goxoa! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 132. orr.
Bere hotelaren parean aparkatu ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 222. orr.
Atoi erraldoi bat ikusi zuen Ruche jaunak, liburu-dendaren aurrean aparkatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 63. orr.
Horixe egingo dut hurrengo egunetan: bizikleta aparkatuta utzi aldi baterako eta batetik bestera ibiliko autobusez, astebete inguru baitaukat eskualde hau hobeto ezagutzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 56. orr.
Kasinoaren goialdean utzi du aparkatuta trailerra, Ryder konpainiakoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 95. orr.
Enbragea erretzen, geldiro doa autobusa, bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan milimetroak neurtzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
Hantxe, bigarren lerroan aparkatutako kotxe dotore batean Suso, atzealdeko jesarlekutik deika, kotxe barrura sartzeko keinua eginez. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.
Poliziak jakinarazi duenez, autoa giltzaz itxita zegoen, bide bazterrean aparkatuta. Berria - Gaiak 2004-11-23
Volskwagen furgoneta zahar bat dago aparkatuta etxerako sarbidean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.
Berehalaxe plaza izkina batean aparkaturik zegoen banaketa-furgoneta baten atzean ezkutatu nintzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 56. orr.
Marielexa sarreran auto asko, nonahi aparkaturik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Ondoko kalean aparkaturik nuen autora iristean bakarrik mantsotu nuen pausoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.
Azkenean oinez joatea erabaki zuen, hura baitzen Yamaha aparkaturik zeukan tokira ailegatzeko modurik azkarrena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.
Neure kotxea [...] Errobi ibaiaz bestaldean aparkaturik utzia nuen, Euskal Erakustokiaren parean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.
Zerbitzariak jira egin du eta, berriz ere aparkaturiko autoen ilarak zeharkatuz, ostera ere sartu da utzi berria zuen atetik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.
Trafikoa dezente murrizturik zegoen, ia ez zen bigarren lerroan aparkaturiko kotxerik ikusten eta espaloietan zebiltzan oinezkoak presaka zihoazen etxerantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.
Zinemako karteldegia aztertua nuen erredakzioan eta ez nuen atzeman autoa aparkaturiko tokitik ateratzeko merezient izanen zen filmerik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.
Ez da ezer gertatu -esan zion autoa aparkatutakoan, bere zirrara guzti-guztiak berreskuratuta, berriro esku leuna berna gainean pausatuz-. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.
Nahikoa du inoiz gaizki aparkatzeagatik isun bat jasotzea edo polizia-auto bat ikustea, gogamenean indarkeria-irudiak agertzen has dakizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.
Discopubaren sarrera aurrean auto bat espaloian txarto aparkaturik, kapot gainean jesarritako neskaren harribitxi begiek inguruko guztia arakatzen dute. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.
Kristal gaineko nahiz buru barneko lurrinak lausotzen zituen karrika hutsak, autoak lerro-lerro aparkatuak eta kale-argien distira mamu-sortzailea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Ez dakin zerk erakarri zuen hire arreta, baina autoa bigarren ilaran aparkatu eta di-da erosi huen briotx zatia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 36. orr.
Kalean alde banatako espaloien ondoan kotxe aparkatuak zeuden. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.
Auto aparkatuek guardia ematen zidaten, nola txalupa hondartuek itsasontzia hutsegindako marinelari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Bidexkaren beste aldean auto aparkatuen ilara bat zegoen elizaren atzean, eta gauza bat bururatu zitzaidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 199. orr.
Ez urrun, gizon bat jaitsi zen auto aparkatu batetik, baina Josebak ez zuen ikusi. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 167. orr.
Auto aparkatuz beteriko kale ilun batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.
Ideia edo irudi hori urtetan aparkatuta izan dut, ontzen, eta berreskuratu dudanean, orduan bai hasten naizela pentsatzen, idazten ari naizena ulertzeko hamabi bat urtetik gorakoa izan beharko lukeela irakurleak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 103. orr.
Nire gizonak askotan esaten du alde ezkorrak aparkatu eta baikorrekin bakarrik gelditu behar dugula. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.
Haientzat, unibertsitatea beste zerbait da: gazteak aparkatzeko tokia behabada? Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Orduan, Koiote txiza egiten hasi da baterian aparkaturiko Opel Vectra baten kontra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 12. orr.
Kat baterian aparkatutako bi autoren artean gelditu zen kale itxiaren sarrerarantz begira, Eberi bere intimitatearen babeserako iruditu zitzaion keinuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.
Autoa bigarren ilaran aparkaturik zegoen, Olatz barruan zuela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.
Enbragea erretzen, geldiro doa autobusa, bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan milimetroak neurtzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
Ez dakin zerk erakarri zuen hire arreta, baina autoa bigarren ilaran aparkatu eta di-da erosi huen briotx zatia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 36. orr.
aparkatu behar dute (3); aparkatu genuen (6); aparkatu nuen (10); aparkatu zuen (6); aurrean aparkatu (4); batean aparkatu (4); bazterrean aparkatu (3); non aparkatu (3); ondoan aparkatu (4)
aparka leku (4); aparka lekuan (4); aparka tokiak (3); aparka tokian (4); auto aparka (6)
aparkaturik zegoen auto (3); autoa aparkaturik (3)
aparkatuta utzi (6); aparkatuta zegoen (7); aparkatuta zeuden (13); aurrean aparkatuta (5); autoa aparkatuta (5); bide bazterrean aparkatuta (3); ondoan aparkatuta (5); zegoen aparkatuta (3)
aparkatzeko arazoak (4); aparkatzeko leku (6); aparkatzeko lekua (4); aparkatzeko lekurik (6); aparkatzeko tokia (5); autoak aparkatzeko (3); autoen aparkatzeko (4)