Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barruan agerpen bat: aparizio bat, alegia; larruazal zurbila, begi marroixka argiak, ezpainak arrosa indarge batekoak, soina argala. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
-Agerpen bat, apariziño bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.
Neska gazteak hurbildu eta konfesatzen edo deskribatzen zioten zeinen apainak ziren beste aparizio haiek, ametsetatik segika etorriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 39. orr.
Batek daki, beharbada apariziño legez erregistratu gurako du, ea eliza lehen baino lehen basilika izendatzen duten. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 49. orr.
Berak, Lilyk, Augustus Carmichaelek, hirurek sentitu bide zuten umekeriak besterik ez direla gure aparizioak, inoren aurrean ezagun egiten gaituzten gauzak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.
Elektrotxoke tratamenduarena eta Lili Marlenen aparizioa; depresioaren aurkezpena airezko bula barnetik; Abu Graibeko argazkien iduriko eroen haragi metak. Herria 2005-05-05