Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparantzia (orobat aparentzia g.er.) 1 iz ipar itxura, antza, eitea.
2 (ez) aparantziak ere (ezezko esaldietan) inondik ere.

Aparantziarik ere! Raftingak, igerilekuak, kirolak, jolasek, ateraldiek eta gaubeilek hartzen dute eguzkia ardurenean.  Berria - Kultura   2004-03-26

Ilun? Ez aparantziarik ere! Ez pentsa itxaropenik gabe nizala!  Herria   2002-09-26

Hemen gaindiko kargudunek ez dituzte aparantziarik ere aipatzen bizi diren koperatibak, gu bezala berdin ALKI, COPELEC edo COPELECTRONIC, aspaldiko urtetan ukaldia atxikitzen dutenak.  Herria   2003-09-25

Etzirela aparantziarik ere hain gaixtoak eta bortitzak izan.  Herria   2005-01-20

Hemen gaindiko kargudunek ez dituzte aparantziarik ere aipatzen bizi diren koperatibak, gu bezala berdin ALKI, COPELEC edo COPELECTRONIC, aspaldiko urtetan ukaldia atxikitzen dutenak.  Herria   2003-09-25

Egia baita guhaurek ere ez ditugula aparantziarik ere gure bazter pollit guziak ezagutzen.  Herria   2003-09-25

Egia ditake alabainan lehen holako egunak gehiago estimatzen zirela, bestalde ez baitzen aparantziarik ere orai bezenbat besta, ikusgarri, bilkura eta gaineratiko, denak ateraldiño baten estakuru.  Herria   2004-11-25

Sartzeko egunean, kolegio, lehen maila eta fraileen egoitzako obrak ez ziren aparantziarik ere bururatuak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.

Aireportu hori berritua izana da funski, milioi bat bidaiari gostuan hartzeko gisan, ez da beraz aparantziarik ere galkatua.  Herria   2004-01-22

Kausitze horrek ez du sekreturik aparantziarik ere.  Herria   2003-07-03

Gai horri buruz ere erne egon behar naski nahiz zikinen errausteko orai ezartzen diren tresneriak ez omen diren lehengoak bezen kotsukor eta kaltekor, ez aparantziarik ere.  Herria   2004-09-16

Ilun? Ez aparantziarik ere!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Ez da haatik hori beti hola izan, ez eta aparantziarik ere!  Herria   2001-09-20

Horiek hola, ez da dudarik bonbardamenduek jende zibilak hil dituztela, lau ehun bederen diote talibanek, aparentziarik ere ez hainbertze diote Amerikanoek.  Herria   2001-10-25

Mundu osoaren heina eta izaria hartzen ari duen ekonomiak ez ditu herri ttipi eta ahulak fagoratzen, aparentziarik ere.  Herria   2001-01-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus