Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hots, lurgintzatik bizi diren, animaliekin harremanak dituzten, naturalezari, landare eta zuhaitzei lotuak dauden, basoan eta mendian bizi direnen joan-etorri eta aburuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.
Maiz egiten diogu burla bere memoria, irizpide eta aburu faltagatik, eta behin baino gehiagotan egiten dugu barre jaso berri dituen mezuak desitxuratuta eta guztiz nahastuta bihurtzen dituenean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.
Bost solasaldiak dira txinpartatsu eta jakingarriak, baina harrigarriena, niri, Joseba Sarrionandiarena egin zait, beharbada beste lauren iritzi eta aburuak ezagunagoak nituelako hainbat interview, mahai-inguru eta bestelako hitzaldi-mintzaldietatik; bosgarrenak, berriz, bere derrigorrezko urruntasun horretatik, txunditu egin nau hainbat gogoeta eta pasadizorekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 29. orr.
Aitortzen dut gauza guztiak Jainkoaren halako nahimen ezazol baten mende eta guztiak Haren baimenaren gomendio uzten dituen aburu hau ez doala hain oker nola baitoa Jainkoak gauza guztiak ongiarengatik egiten dituela diotenen iritzia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 103. orr.
Marc Legasseren idazlanak ezagutu izan banitu bestelakoa izango zen igual nire aburua baina garai hartan hitzez hitz hartua nuen neure fede berriaren katexima, eta gogoan dut behin batez, trenean, Legorretako Joxemarittorekin eztabaidan nola aritu nintzen, aberria zela eta ez zela; ez da egia eztabaidatu genuenik ere: nork bere iritzia bota zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.
Murmurioa aburu garatzen ari zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 23. orr.
Emakumeak, berriz, bere aburuak jaregiten segitzen zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Bitxikeria horren inguruan moldaturiko aburu ezberdinen artean, Al--Zaharia Fedallah siriarrarena gomutatu nuen bat-batean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.
Aipatu berri dudan futbol albiste horretan, esate baterako, aburu hitza agertzen da. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.
Fededun eta analistaren aburua ematen digu DenisVasse-k. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 146. orr.
Gezurraren gerizpeko aburu-manipulazioa susmatuz, Jean Marie fabrikatik jalgi zen astiro, Roland, Sebas, Roger gorritua eta langile batzuk gibeletik zeuzkala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.
Mundua zer den burutik ateratzen da, ez mundutik burura sartzen (nahiz buruaren "iturriez" aburu diferenteak kabitzen diren gero). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.
Eta horixe da haien aburua, I. baiespenean erakutsi duguna, eta horretatik datoz, nahitaez, II. eta III. baiespenak ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.
Hamabortz urtetan ere parte txarrekoa iduritzen zitzaidaan haren orizta puta hori, eta handik goiti egin dituen guztiek ez zidatek baietsi baizik hasierako aburua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Maisuaren aburua asmabidetu baino ez zuen egin Herostratosek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.
Sesioa, zatiketak, aburu desberdintasuna, aurriritziak bizitzaren zuntzari itsatsiak, oh hain goiz hasi behar zutenik, deitoratu zuen Ramsay andreak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.
Alajaina, hain din bere gure adin honek arrastotik harago jotzea geure aburuetan, nola gauza arrunta baita gaztegoarengan aski zentzu ez izatea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.
Zenbat buru, hainbat aburu, orduan ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.
Funtzionarioen aburuetan zenbat eta ziurgabetasun eta zalantza handiagoa atzeman, hainbat eta irmotasun eta ziurtasun handiagoa erakusten zuen berak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.
Horregatik, bizitzari eta askatasunari buruzko gauzarik oinarrizkoenetan mila hutsegiteren erditik igaro arte, gaitzak jasaten guztiz nekatu eta aspertu arte, gizakia ez da jarriko desegokitasun zapaltzaileak konpontzen eta egiarik nabarmenenak onartzen, hauek berehala ihes egiten baitiete adimen laburrei, ez daudelako gauzak aztertzen ohituak, aburu guztiak multzoan jasotzen baizik, eta tradizioz jokatzen dutelako gehiago azterketaz baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.
Paul Valéry-ren gaitzerizpen bat, Jacques Reboul-en Errealitatea deusezteko orrietan. (Gaitzerizpen hori, derragun parentesi artean, Valéry-ri buruz benetan zuen aburuaren alderantzi doi-doia da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.
Baita ere bestelako aburuak utzi, ospedunen aginduak gainditu eta kalte handiak jasan behar izanda ere - heriotza bera ere bai - kontzientziaren esanera jardun, maitatzeari inoiz inola uko ez egitearren. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.
Bi hilabete lehenago bezain zorrotz aditzera eman zuten beren aburua: Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.
Bizkitartean, aburu hori ahantzi gabe, badut uste beste arrazoi bat bazela Aita Sainduen aitzinean aipatu ere behar ez zena, are gutiago Pio V.aren aitzinean, hain baitzen Aita Saindu hau Elizaren larderiaz axolatua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.
Nola hartu beren borondatez, beren aburuari jarraiki, beren ongi nahiari men eginez, eman ez zidatena? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.
Gisakoa izanen da behatzaileen aburua haietaz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Bihotza handi, ez jakin zer erran, Kattinari so nengokion, ez nekien nola eman herbaltzen ninduen munduarekiko ene aburua. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
Hori da zapatain xume baten aburua, goi mailako ikasketa haundirik gabe bizi izan denarena... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 105. orr.
Txostenak, aburu-galdaketak, prentsaurreko sainduak, gizarte zibileko kidez osatu lantaldeak, instituzioen parte hartze goretsiak, mahai inguru sakonak, irrati emanaldi sonatuak, denak estrategiaz, Zuberoako "jia" aieruarekin ahoskatzea hobe naski, mintzatzeko aitzakiak ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 87. orr.
Bistakoa da buru beste aburu dagoela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Poliziaren jokabidearen arrazoia asmatzen saiatzen ziren eta horrek zein ondorio izan zitzakeen, baina, entzun dudanaren arabera, zenbat buru hainbat aburu zegoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 57. orr.
Bai, badakit jende mota guztiak aurki daitezkeela Jainkoari buruzko eztabaidan: batzuek oinarritzat dute; beste batzuek ezerezean dute; hauek Jainkoaren behar gorria dute; haiek traban sentitzen dute: zenbat buru, hainbat aburu. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.
Gutarik bakoitzak, bere begiz ikus dezake orduan, usteak ustela duela erdia, bai eta ere buru bezainbat aburu badabilela munduan: horrela baitira gure zalantzak adimenaren azken bazterreraino hedatzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.
Banuen tiradera batean pergamino irudiztatu bat, zeinaren lege-indarrez, letrakera dotorezko hitzez, Primo Levi, judua arrazaz, Kimikako lizentziatu-agiriaren jabe egiten baitzen, goreneko kalifikazioz: ez zuen dokumentuak, horrenbestez, ez buru eta ez aburu, erdia loria eta erdia laido, erdia absoluzio eta erdia kondenazio. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Esaterako, litekeena da mahai baten inguruan egungo ekonomia arazo bati buruzko hausnarketa egiteko ekonomilari talde bat osatuko balitz, esaerak dioen bezala, buru adinbat aburu izatea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.
Buru bezainbat aburu izango bailitzateke. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.
Dena dela, buru beste aburu zegoelako edo, ez zuen berehalakoan inolako urratsik egin, eta gertakari harrigarriak - baina gure artean ohiko samarrak - ikusi ziren tarte horretan; gaztelaniaz idaztea, esate baterako. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 101. orr.
Estatuburu zein enpresaburu, hainbat buru baina aburu bakarra dago han: xoxa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.
Gasteiz Desmilitarizatua plataformaren aburuz, atzoko ekitaldia ez zen ikuskizun soila izan. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Hautetsi batzuen aburuz Laborantza Ganberaren eskaria ez dagokio Biltzarrari eta gaia ez eztabaidatzeko eskatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Hemezortzigarrenekorik, ohartzen gara Joanes Parisekoaren eta Petri Aillykoaren aburuz sei partetan zatitzen dela Elizaren boterea: Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.
Nire aburuz, egiatan gertatu ote zen, posibilitate gutxi dago. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.
Halaxe ezagutu zuen Sarak Intxaurrondoko gazte hura: Edu Elizalde alegia, Sarari atzetik zebilkiòn mutila, neska guztien aburuz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 31. orr.
Beharbada, batasun hori, askoren aburuz, ez soilik ohituraren eta idatzizkoaren artekoa, ezpada aurreko erregimenaren eta erregimen berriaren artekoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.
Baina ez iezadazu eska neure aburuz beste egin dezadan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.
Literatur kritikari batzuen aburuz, landare hori aukeratzea, pasealekua izendatzeko, ez da Aldecoak ustekabean eginiko zerbait: aitzitik, zentzu metaforiko argia edukiko luke. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 73. orr.
Konfuzioren eta haren ikasleetariko baten arteko eztabaida batean, ikasleak Maisuari galdetzen dio ea zer den, beraren aburuz, ondo gobernatzeko gauzarik beharrena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 189. orr.
Beste batzuen aburuz, aldiz, gizakia gaiztoa da berez, eta, gizarterik ez balego, etengabeko borrokan jardungo luke beste gizakiekin. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.
Errepikapena ez da geure aburuz lortzen dugun zerbait; gertatu egiten zaigu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.
Kratesen aburuz, gizona ez zen inondik inora barakuilu bat ez karramarro ermitau bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Homosexualek beren hitzordu likitsentzat, lau sasitarren aburuz alabaina, erabiltzen zuten geltoki aldeko txabola batean, atzeman zuten nortasun agiri faltsu egilearekin egon ziren ondoko egunetan, sos pakete ederra utziz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 43. orr.
Ume-umetan, nahiko normala zirudien, baina, amaren aburuz, lau-oinetan ibiltzen zenetik beretik, kaxkarra izan zuen ikusmena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Itoizko Koordinakundeko kide Jose Luis Beaumonten aburuz, urtegia txikitzea politikarientzat "irtenbide dotore bat besterik ez" da. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.
Gorostiagaren aburuz, latinezko parentaliatik etor daiteke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.
Elsaren aburuz, Albertoren ideiak ez ziren ongi egokitzen egungo emakumearen errealitatera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Baina nire aburuz egiaren hurbilena denez gaurdaino, gorde ezina egiten zait nire kontzientzian. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 15. orr.
Zaletasuna ederki betetzen dute, baina ikertzaileak behar duen haratago joateko irrika zapuzten dute, gure aburuz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 18. orr.
Horixe da japoniarren aburuz ezkontza hoberena: emakumeak gizasemeak baino esperientzia gehixeago du. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 99. orr.
Egokiena izango da, gure aburuz, tokian tokikoa daukanari sasoi egokian erostea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.
Baina, betiere Aranaren aburuz, kartzela aldiak ez omen zuen emakumea "onbideratu", eta orduan senarrak bere ohore lohitua odolarekin garbitzeko beharra sentitu zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
Jazinto Rivas izan baitzen, lekuko eta protagonista guztien aburuz, trikitilarien errepertorio urria berritu eta aberastu zuena. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
aburu eta (3); aburu ikerketa (6); baten aburuak (4); buru bezainbat aburu (5); buru bezenbat aburu (3); buru hainbat aburu (4); eta aburu (5); eta aburua (3); eta aburuak (4); hainbat aburu (12); pailazo baten aburuak (4)
abokatuen aburuz (3); aburuz ere (4); aburuz erredakzioa (3); aburuz ez (3); aburuz ez da (3); adituen aburuz (7); alderdien aburuz (3); alvarezen aburuz (3); antolatzailearen aburuz (3); aralarren aburuz (9); aranaren aburuz (4); arduradunen aburuz (4); aresen aburuz (5); aristotelesen aburuz (4); askoren aburuz (5); azkarateren aburuz (6); azkarragaren aburuz (5); balzaren aburuz (3); barrenaren aburuz (4); batasunaren aburuz (18); batzordearen aburuz (4); batzuen aburuz (11); bere aburuz (73); beste batzuen aburuz (6); bilbaoren aburuz (3); bozeramailearen aburuz (3); buenen aburuz (3); buruaren aburuz (5); ccooren aburuz (4); de duranaren aburuz (3); diezen aburuz (8); duranaren aburuz (3); eajren aburuz (6); eako presidentearen aburuz (3); earen aburuz (5); eeren aburuz (3); egibarren aburuz (3); egigurenen aburuz (4); ekologisten aburuz (4); elaren aburuz (5); eledunaren aburuz (6); elkarri ren aburuz (7); elkartearen aburuz (5); en aburuz (4); ene aburuz (16); epailearen aburuz (4); epaileen aburuz (4); erraztiren aburuz (11); eta laben aburuz (3); euren aburuz (10); eusko jaurlaritzaren aburuz (3); fernandezen aburuz (4); garciaren aburuz (4); gehienen aburuz (4); gilen aburuz (8); gobernuaren aburuz (3); goirizelaiaren aburuz (3); gure aburuz (14); guztien aburuz (5); haien aburuz (20); haren aburuz (53); horien aburuz (4); horren aburuz (5); ibarretxeren aburuz (6); idazkari nagusiaren aburuz (4); idazkariaren aburuz (3); imazen aburuz (13); irakaslearen aburuz (5); iztuetaren aburuz (3); jaurlaritzaren aburuz (8); kidearen aburuz (5); kideen aburuz (6); laben aburuz (4); larreinaren aburuz (4); lasagabasterren aburuz (3); lehendakariaren aburuz (5); lopezen aburuz (13); madrazoren aburuz (10); matuteren aburuz (3); nagusiaren aburuz (5); nire aburuz (25); ordezkariaren aburuz (4); otegiren aburuz (13); plataformaren aburuz (4); ppren aburuz (5); presidentearen aburuz (8); pse eeren aburuz (3); rafa larreinaren aburuz (3); raxoiren aburuz (4); ren aburuz (7); rojoren aburuz (5); ruizen aburuz (4); sailburuaren aburuz (6); san gilen aburuz (8); sanzen aburuz (3); sarasuaren aburuz (3); saren aburuz (3); segiren aburuz (5); sindikatuaren aburuz (7); sindikatuen aburuz (8); taldearen aburuz (4); udalbiltzaren aburuz (4); ugtren aburuz (3); zabaletaren aburuz (5); zenbaiten aburuz (5); ziarretaren aburuz (3); zure aburuz (3); zuzendariaren aburuz (4)