Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaltze iz beheratzea.

Mendea bururatzean egina izan den laborarien kondaketak, berriz ere kopuruaren apaltze bat agertuko du.  Herria   2001-01-25

Bilboko portuan murrizte edo apaltze bat izan du trafikuak aurtengo lehen sei ilabeteetan, konduek erakutsi dutenaz.  Herria   2001-07-26

Ikastolak du apaltze hori behin betikotz hautsia.  Herria   2005-06-23

Lanaren apaltze hori Gipuzkoan eta Bizkaian da gehienik senditu.  Herria   2001-11-15

Ala berezkoa zenuen zeure buruaren apaltze hura?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Udan zehar iritsitako gutunei arretaz erreparatuz gero, apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen zela esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Frantziskorentzat oinarrizko apaltze eta beheratze honek Jesusen biziera osoaren barne-zentzua biltzen du bere baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Gobernuaren oraiko politikari aski dela oihukatu dute denek, salatuz gobernuak hartutako neurriak, dela lan-kontratu berria, dela lantegi pribatisatze, dela aberatsen zerga apaltze.  Herria   2005-10-06

Gauzak nun nahi kariotuz doa-tzilarik, autopistaren baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze hunekin.  Herria   2003-06-12

Prezio apaltze horren kalte ordain gisa eskuratu beharra dituzten diru laguntzak ez die galtze guztia itzuliko.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Jaun horrek 75 urte ditu eta, musulmanoa baita erlisionez, Ramadan baruraren bete betean zen eta medikuek tentsione apaltze baten gain ezarri diote bere historia eta, gainerat, hotzaldi baten ondotik antibiotika zoinutan omen zen.  Herria   2003-11-27

Menderdi bat kasik Europa abiatua dela bere tratatu, elkar hurbilketa, muga apaltze eta azkenik euro berdinarekin ere!  Herria   2005-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaltze bat (5); apaltze hori (9); prezio apaltze (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus