Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusten da aldarte gozakaitza dutela, zakarrak direla keinuetan eta hitzetan, harroak, apalkuntza bat jasateko gai ez direnak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.
Bada ahulik, laguntza beharrean izaten denik, baliabideak urri eta beharrak ugari dituela, baina Jaunak onginahiz begiratzen dio eta bere apalkuntzatik ateratzen. Elizen arteko biblia Si 11,12
Edonon topatzen ditudan izaki anonimo horiengan, adorearen edo apalkuntzaren zantzuak konturatu gabe ere daramatzatenengan berraurkitu dut nire aitaren izaeraren errealitate ahaztua. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.
Sutan probatzen baita urrea eta apalkuntzaren arragoan Jainkoak begiko dituenak. Elizen arteko biblia Si 2,5
Berradiskidetzea ezin da nahastu kontu-garbitze, mendeku edo apalkuntzarekin. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Egia esan, irakatsi horiek badute jakinduri tankera, erlijiotasunaz, apalkuntzaz eta gorputza gogor hartzeaz ari baitira; baina ez dute ezertarako balio, norberekeria asetzeko ez bada. Elizen arteko biblia Kol 2,23