Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bakanak dira, apalki ari direnak, eta horregatik ere egiten dira harrigarri eta ezagun. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 96. orr.
Aurretik, dena dela, Nabarreria kaleko "El Requeté" jatetxe apalean mokautxo bat karlista bolondres zalapartari batzuen ondoan afari-lege gisa apalki hartu ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 176. orr.
Apalki hitz eginez, esan zien: Zertan zaudete hemen, egun osoan lanik egin gabe, gerokoaren inolako ardurarik gabe? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.
Apalki urrutiko lurraldeetara joan nahi izan zuen, berak beste zenbait anaia bidali zituen bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 679. orr.
Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.
Bere barruan apalki aitortu zuen oker egin zuela San Frantziskoren agindua zentzugabekotzat jotzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.
Orduan Sartrerekiko jaiera nuen, interesa, eta Unamuno existentzialista ere interesantea zen niretzat; horien bidetik, apalki, zerbait egiten saiatu nintzen. Berria - Kultura 2004-09-05
Apalki eskatu zion eman ziezaiola haren anaiari grazia hori Kristoren eta San Frantzisko haren morroiaren maitasunagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.
Orain, baina, aitortu behar dut, eginbide hori beterik, ene gogo-irrikak berriro dira Frantziarantz aihertzen, eta hartakotz berorren baimen eta grazia dut apalki eskatzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.
Anai Pazifikok, anaien burutazio okerra ezagutu zuelarik, apalki azaldu zien dena, esanez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.
Izenda liteke giza patuaren zitala, izenda liteke apalkiago tentelkeria: [...]. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.
Zorionekoa berehala aitzakiak ateratzen ez dituen zerbitzaria, baizik eta errugabe izanik ere bekatuaren lotsa eta errieta apalki eramaten dituena! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.
Ebanjeliozko bizitzaren eta kristau-alaitasunaren oinarria barne-pobretasuna da, nor bererik ezer gabe apalki bizitzea, eta horixe da gizakiaren egiaren neurria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.
Hark apalki aitzakiak jarri zituen, esanez ez zuela inola ere bere burua gai ikusten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.
Guk guztiok edonon, nonahi, ordu oro eta noiznahi, egunero eta etengabe, sinets dezagun benetan eta apalki, bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, Hirutasuna eta Batasuna, Aita eta Seme eta Espiritu Santua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Maiz, hotzik handieneko egunetan, beharrezko zuten ostaturik ez aurkitzean, labeetara biltzen ziren edo haizpe eta kobazuloetan apalki babesten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
Apalki eta maitekiro pentsatzen badugu atezain hark benetan ondo ezagutzen gaituela eta Jainkoak hitz eginarazten diola gure kontra, o anai Leon, idatz ezazu hortxe dagoela poz betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.
Apalki milesker, jauna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 238. orr.
-Nik oso gutxi edaten diat normalean -esan zuen Chandler Txikik apalki-. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.
-Bai -apalki nik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
Frantzisko atera egin zen apalki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.
Musika-haria ari, itxuraz, bizpahiru bozgorailutatik batera oso apalki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 192. orr.
-Ez, ez dute irekitzen -erantzuten zuen gaixoak, lehen bezain apalki. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 188. orr.
Sektoreko eta merkatuko enpresaren inguruko iritzia "apalki hobetu" dela adierazi zuen, "%4k uste dute merkatua susperraldi indartsua izaten ari dela". Berria - Ekonomia 2004-06-04
anaiek apalki (4); apalki aitortu zuen (3); apalki aitortzen (3); apalki bere (4); apalki eskatu zion (6); apalki eskatzen (5); apalki eta arren (4); apalki obeditu (3); zen apalki (5); zion apalki (5); zioten apalki (3); ziren apalki (4); zuen apalki (10)