Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez bainituen atsegin ez aitaren zakarkeria, ezta amaren apalkeria ere. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 44. orr.
Honek ere ez baitu koadro simetriko eta errazegia besterik egiten, amodioari eta harrotasunari izaera atsegina emanez eta gorrotoari eta apalkeriari atsekabea; inoiz gizadiaren atsegin iturri oparo izan ez balira bezala gorrotoa eta apalkeria; eta amodioak eta harrotasunak sekula inor atsekabetu ez balu bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 314. orr.
Apalkeria hutsez ari haiz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 137. orr.
Oroitu zen apalkeria berdinaz ito zela, zuela aspaldi Baiona bazter hauetan makisarrek tiroz eho zuten Josetekin larrua lehen aldiz jo zuenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.