Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaletsi, apalets, apalesten du ad apaltzat hartu.

Haiek goretsi duten meritua ez dut nik apaletsi nahi hemen, baina programa horien edukiak egokiak dira?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Nitaz ahaztea nahikoa ez eta apaletsi ere behar ninduzun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 56. orr.

O, zuk, zeure arima betiere sentikorra huts egin duzunean ere bertutearen lagun atxiki duzun horrek, begirunez hartuko duzu nire egoera dolorezkoa, ez duzu nire erregua apaletsiko! Ez dut gutxietsi nahi zure baitan ematen didazun garrantzia, are gutxiago nahi dut apaletsi neure burua: besterik gabe adierazi nahi dut, une jakin batean, norbait maitatu beharra sentitu zenuela zure bihotz barnean, maitatu behar hori izan zela zure sentimenduen motorra, eta ni izan nintzela, horrenbestez, maitatu behar horren ezinbesteko osagaia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

Zeure obra apaletsiko duzu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.

Adiskidantza apalesten duzu; eta ero-ero hordikeriari emana, kontutan hartu gabe malurak eta ahalkea, ez duzu plazerrik eta kaltedunik baizik bilatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 233. orr.

Nahiz Apaltasuna Hantustearen kontrakoa den, hantustetsuarenganik biziki hurbil dabil bere burua apalesten duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Nik, behintzat, gaztelania ere badut aldamenean, eta ez dut batere gogorik hizkuntza hau gutxiesteko, hizkuntza bat goraipatzeak ez baitakar berarekin bestea apalestea, batzuek kontrako iritzia baldin badute ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 191. orr.

Bortxak, mehatxuak eta apalesteak zurkaiztu zuzentasunaz ari baldin bahaiz, nik ez diat hire lurrik nahi. langabeziak, alkoholak, hainbat gerla eta izanaren ahalkeak, frantses gorakoien eta euskaldun suhar zein zintzoen aldetik apalesteak larrantzi eta urratu jendeen aurpegiak oro halaber dantzan itxuratzen nituen orduan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Eta hori ez zen apalestegatik, edo gutxiesteagatik, orain batzuekin gertatzen den gisa eta horretan tematzen badira ere, baizik euskaldun anitzen ohitura naturala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua apalesten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus