Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaleste iz apaltzat hartzea.

Entzun ninduen orduko Mary Balesterek paperak eskatu zizkidan eta Euskal Herrian bizi nintzela oharturik, ene paranoia naturala inarrostea lortuz, ezpainak apaleste gisa zimurdikatuz ondorioztatu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

Bortxak, mehatxuak eta apalesteak zurkaiztu zuzentasunaz ari baldin bahaiz, nik ez diat hire lurrik nahi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Badakit, horma guztietarik, nagusigoaren mespretxu eta apaleste lerroak lerratzen zaizkiola.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Nonbait irakurri nuen, konpetizio konpetenteek, kitzika moralek eta erdeinuzko apaleste zerrendek kudeatu mundu honetan, egunerokotasun dorpetik ihes egiteko molderik egokiena eta seguruena depresioa zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Handitzean, nahiko paranoiko bilakatu zen, bidegabeko ohar eta apalestez barneko argizaiola hiltzen saiatzen ziren urte dorpeetan, gogapen salbatzaile horren altxorrari esker zepoaren mehatxutik libratzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus