Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondo ezagutzen nuen nik apalategi hura, baina, hala ere, edo beharbada horregatik hain zuzen, miatzen hasi nintzen hezetasunak zimurtutako liburuen artean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.
Okindegia oso argia zen, ispilu zabalak zeuzkan, marmol eta urrezko lanak, eta ogiak jartzeko bi apalategi, bata burdin landuzkoa eta beirazkoa bestea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.
Gero egongelara joan zen, han ez zen ia inoiz egoten, han zegoen telebista, mahai baxua, dibana, sofa txiki bat, ate kristalduneko apalategia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.
Hasieran pentsatu nuen Angel erori zela, edo apaltegia erori zitzaiola, edo latak edo. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Iparrera jotzen zuen aldean musika zen nagusi: pianoa, aulkitxoa, besaulkia eta apalategia, liburuz eta partituraz betea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 22. orr.
Sabaiko itzaletan erdi kukuturiko gauzakiek beren soslai ezagunak, lasaigarriak azaldu zizkidaten: nire liburuak lerrokatzen ziren apalategia, igandeetako trajea hautsetik babesten nuen armairua, aitaren gramofonoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.
Horrela, merkataritzari zegozkion karpeta eta liburuetarako utzi zuen eskuin hormako apalategia, eta ezkerrekoa atseginezko irakurketa liburuetarako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 68. orr.
Barrura itzulita, Joselu gelaren beste muturrean ikusi zuen, eskua laborategiko beirazko ontziteriaz betetako apalategi batera luzatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 58. orr.
Etxeko liburuak saltzeko ohitura hartu zuen, halako moduan ezen gure apalategiak, gutxika-gutxika, husten joan ziren. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.
Egongelan topatu zituen Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, txukun-txukun ordenatuta Ietik XLIV ra, apalategian, aitaren gerrako oroigarrien eta xake-taula zaharraren ondoan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.
Leone artean denbora puxka batean gelditzen zen zutik apalategiaren ondoan, liburu bat atera eta orri-pasaka begiratzen hasten zen, eta luzaz irakurtzen zuen, ausaz bezala, kopeta belzturik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.
Horrela ikasi dugu gure munduaren ezagutza ez dela maila batekoa, eta jakintza halako atal desberdinetan egituratzen dela, liburutegi batean dauden apalategien antzera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.
Story-ko editoreak idatzi zuen bezala "bere mezu esanguratsu eta betirakoak apalategietan leku iraunkorra irabazi du Estatu Batuetan". Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.
Kontsultatu dituzu noizbait apalategietan ditugun koloretako entziklopediak, edo bankuen diruz hornitutako bilduma eder horietan ageri diren Schopenhauer-en eta Vitruvioren lanen itzulpenak? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.
Liburuek bertan zirauten, jakina, alfabetoaren arabera ordenaturik apalategietan, beren bizkar beltz edo nabarrekin eta beren etiketekin, Raimundo Silvak mairuen Lissibonaz mintzatzen ziren liburuak apalategietan bilatuz amaitu zuen eguna. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.
Joselu heldu bitartean paper mordoa hartu zuen apalategitik, aldizkariak, liburu bat eta koadernatu gabeko eskuizkribuak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 109. orr.
Joanak joan nobela hartu dut apalategitik. Berria - Kultura 2004-02-14
Apalategitik bospasei koaderno zahar atera ditu: "Hor dituzu zeure komikiak". Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 90. orr.
Dendako giltzak armairuaren apalategi batean utzita, beheko apalategitik hartu dut botila arrea agureari erakusteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 64. orr.
Besaulkitik altxatu eta apalategira hurbildu naiz. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 95. orr.
Oroitzapenen hariak aginduta nire dokumentu kutunen apalategira joan nintzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 68. orr.
Apustu egin dezagun, beraz: aurki, farmaziaren atal handi bat janari-dendako apalategietan egongo da salgai. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 74. orr.
Etxe osoko paretak margolan eta marrazkiz mukuru ziren, liburu franko gordetzen zituzten apalategiz beterik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 40. orr.
Apalategi erdian bere argazkia, Il Maestrorekin, Paduako musika eskolan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.
Bidean, pastelak ikusi zituen, apalategian txukun-txukun jarriak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.
Halakorik! -edarien apalategira hurreratzeko imintzioa egin zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 165. orr.
Joxepa poliki jiratu eta hiru apaletegitan dituen flaskoak eta kaxak aztertzen hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 60. orr.
Apalategi rokoko baten gainean bolizko erloju bat zegoen eta penduluaren ordez hiru bola doratu zituen, itzuliak ematen zituztenak alde batera eta bestera. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.
Makramez eta egurrez egindako apalategi horitua. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.
Sotoetan, tresna informatikoz hornitutako apalategiak jarriko dituzte, han gordeko dituzte milaka agiri. Berria - Harian 2006-04-01
Zurezko apalategi dotorez betetako hormez gainera, mahai bikain bat zegoen, zurgin lanaz egindako grabatu bat zeukana. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.
Cesar Telleria postal baten bila zebilen liburudenda baten kanpoaldeko alanbrezko apalategi birakorrean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
Bulego pribatua beteta zegoela aitzakia emanez, Miepek gora eraman zuen Dussel jauna; apalategi birakaria zabaldu, eta begietan harridura zuela gure Atzeko Etxean sartu zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.
Del Valle, mirespen oihu ttikiak botaz, lasterka hurbildu zen zurezko apalategi astunak betetzen zituen disko bilduma oparora. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.
Maria Sara doktoreak txosten bilduma bat hartu zuen bere ondoko apalategi baxu batetik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 134. orr.
Apalategi zamatu hauetan milaka eta milaka orrik itxaroten dute hasierako jakinmin baten dirdira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Horrela bada, gure aitak aukerarik txikiena izan zuenean, Unamunoren obra guztia erosi eta etxeko apalategirik berezienean jarri zuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 179. orr.
Angelaren eskuak botila apalategi hautseztatu baten gainean utzi eta, nire ondotik igaroz, aurrera jarraitu zuen, sonanbulu baten ibileraz, kondenatu baten begirada galduaz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 81. orr.
Banbuzko apalategi bat zegoen atearen ondoan, gelako sarrera babestuz eta hainbat oroigarri txiki eta maitagarriri aterpe emanez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Gure gelako mekano-apalategi handian kokatu ditut diskoak, han eta hemen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.
Kordoi bati tiratu zion eta, bat-batean, zinema-oihal bat agertu zen sabaitik nire pareko liburu-apalategian behera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.
Itzultzen denean, liburu-apalategiaren aurrean aurkitzen du zutik, burua alde batera okertuta, izenburuak irakurtzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
Bi agente sekretu bagina bezala, gure neskatoa eta nerau liburu-apalategietako baten atzean ezkutatu ginen eta honako elkarrizketa hau entzun genuen: [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.
apalategi bat (8); apalategi batean (3); apalategi batera (3); iñaki apalategi (8); jaione apalategi (8); jokin apalategi (8); joxemartin apalategi (4); ur apalategi idirin (10); x ur apalategi (8)
jaione apalategik (3); jokin apalategik (4); ur apalategik (7); zuen apalategik (3)
apalategira joan (3)