Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak apalarazi egiten ditu harroak, eta apaltzen direnak salbatu. Elizen arteko biblia Jb 22,29
Ez zion neskari minik eman nahi, ez zuen apalarazi nahi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.
Badut-eta konfiantza Jaunak haien bihotzak apalaraziko dituela, bakeak egingo dituztela eta lehengo maitasun eta adiskidetasunera itzuliko direla. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 593. orr.
Bere helburua gehiago da kontrario bat apalaraztea: norberaren nagusitasunaren kontrastea aurkeztuz nahastaraztea; norberaren jarreraren duintasuna eta baretasuna erakutsiz harrituta uztea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.
Karitate horrek ez zuen apalarazten hartzailea, eta ez zuen esker onaren kateez eskulotzen ere, ez baitzen beretzat, Jainkoarentzat baizik, oparia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 173. orr.
Baina ez zezakeen zoriona apalarazi, nahiz eta jakin hobe zuela zuhurkiago jokatu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 14. orr.
Apalarazirik eta mindurik sentitzen zen; ez zen mozkortuta ere sentitzen; eta bi penikekoa besterik ez sakelan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.
Ene, zenbat aberats egin duten pobre, zenbat ahaltsu apalarazi! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 117. orr.
Batek prezioa goititu nahiz, besteak apalarazi, ez zen errex akomeatzea edo adostea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Petrolioaren prezioa apalaraziko dugu ondorioz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 34. orr.
Lehen ondorioa debot zerutiar haren begi handi lañoak apalaraztea izan zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Txoferra ere begira izanen duela irudikatzeak burua apalarazi dio Abeli. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.