Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apalaldi (ETCn 83 agerraldi, horietatik 47 azken sei urteetan) iz beheraldia.
Zergatik makurtzen zuen bere izate guztia, garia haizearen menpe bezala, apalaldi hartatik berriro jaikitzeko ahalegin handi eta mingarri baten ostean? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.
Onar ezazu letorkizukeen guztia, izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan. Elizen arteko biblia Si 2,4
Hitzaldien atalak apalaldi handia izan du hainbat urtetan. Berria - Kultura 2006-03-11
Dolarraren apalaldia nabaritu da, urrian baino %2,9 gehiago esportatu dutelako enpresek: 90.600 milioi dolar guztira, 2000. urteko azarotik ez zuen halako kopuruetara ailegatu. Berria - Ekonomia 2004-01-15