Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apalagotu, apalago(tu), apalagotzen du ad apalago bihurtu.
Begiak apalagotu egiten zitzaizkion Ritari Hans gogora ekartzen zuen bakoitzean: ninietako beltza grisaskatu eta, sekula inori hitzik esan gabe, bazterren bat bilatzen zuen urjentziaz, malkoen lasaitua sentitzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 88. orr.
-Eskerrak zuri, gazte. -Eta ahotsa apalagotuz-: Eskerrak Jainkoari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.
Izatez literatur maila apalagotuko balute bezala, idazle kaskarren ateraldi txepelak izango balira bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 252. orr.