Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriart-Urruti 25 urtez aritu izan zen Larresoroko apaiztegian eta bertze hainbertze Euskalduna kazetaren zuzendaritzan. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Jesusen Lagundiak Xabierko apaiztegiaren frontoien orubean eraikiko du Nafarroako bigarren auditoriorik handiena. Berria - Kultura 2004-07-17
Euskal Herriko apaiztegi eta elizetan aldaketa sakonak ari ziren gertatzen, eta, beste apaiz askok bezala, berak ere ebanjelioa eta teologia erabiltzen zituen garaiko kezka sozial eta politikoei erantzuteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.
Gogora ekarri zuen, bera mutila izaki, etxean zein apaiztegian maiz entzundako hura; alegia, emakumea ama izateko jaioa zela, amatasuna zelarik hain zuzen, gorengo loria eta xede bakarra harentzat, eta halakoak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 7. orr.
Entzuna zuen apaiztegian egona zela, eta Hitlerren miresle irten zela handik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.
Gogoan izanik artean Andres Untzain Araban bertan zegoela, Egino herrian hain zuzen, uste izatekoa da hantxe elkar ezagutu zutela, Araban, ezaupide hori apaiztegian egina ez bazuten bahintzat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.
Austriako Saint Poelteneko apaiztegian gertatutakoa ikertzeko, ordezkari bat bidali du Aita Santuak. Berria - Gaiak 2004-07-21
Horren ostean, Austriako Eliza Katolikoak kargutik kendu zituen apaiztegiko burua eta zuzendariordea, eta ikerketa bat hasi zuen. Berria - Gaiak 2004-08-14
Hilaren 25ean poetaren betaurrekoak betiko hautsi ziren, Gasteizko apaiztegi zaharreko hormaren kontra. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 190. orr.