Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaizgo iz apaizaren lanbidea eta kargua.

Eliza kristauan badela ordena sakratuen sakramentu bat edo apaizgoa, sakrifizio eginkizunak eta naturazgaindiko ahalmenak berekin dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Apaizgoa belaunez belaun familiako ondarea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

Ezin aldatuzko aukera behin eginez gero, ezin aukera daiteke gehiago, behin egina ezin aska daitekeelako; hala dira ezkontza, apaizgoa, etab.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.

Aaronen arropa sakratuak beraren semeengana eskualdatuko dira, eta sagaratzean eta apaizgoa hartzean jantziko dituzte.  Elizen arteko biblia   Ir 29,29

Jantzi hauek ipiniko dizkiezu zeure anaia Aaroni eta beronen semeei eta, olioz gantzutuz, apaizgoa emango diezu; horrela, nire apaiz-zerbitzurako sagaratuko dituzu.  Elizen arteko biblia   Ir 28,41

Eta, apaizgoa aldatuz gero, nahitaez aldatzen da legea ere.  Elizen arteko biblia   Heb 7,12

Jean Etcheverry Aldude-Urepeleko apezak ospatzen zituen bere 50 urteko apaizgoak jende alde kopuru eder baten aitzinean.  Herria   2004-07-01

Horregatik, urte hartan bertan, hiru anaia igoarazi zituen apaizgora: lehen aipaturiko Palmerio, Abraham hungariarra eta Andres alemana, lehen Hartmuth deitzen zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Israelen leinu guztietarik zuen aita hautatu nuen apaizgorako, nire aldarera igo zedin, intsentsua erre ziezadan eta nire santutegian efod delakoa jantzi zezan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,28

Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten.  Elizen arteko biblia   Esd 2,62

Aaronen semeentzat ere apaiz-jantziak, gerrikoak eta kapelak egingo dituzu, apaizgoaren duintasuna adierazteko.  Elizen arteko biblia   Ir 28,40

Bazen, lehendik ere, betidaniko gatazka apaizgoaren eta aginpidearen artean, gai pisutsu horren inguruko legeak egin eta epaiak eman behar zirenean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Apaizgo berria eta itun berria.  Elizen arteko biblia   Heb 8,1 tit

Alkimok borroka egin zuen, apaizgo nagusia bere esku izateko.  Elizen arteko biblia   1 M 7,21

Simonek ontzat hartu zuen apaizgo nagusia, bai eta juduen eta apaizen gudalburu eta gobernari izatea eta denen buruzagi izatea ere.  Elizen arteko biblia   1 M 14,47

Erregeagana gizon handikiaren tankeran joanik, beretzat iritsi zuen Menelaok apaizgo nagusia, Jasonek baino zortzi mila kilo zilar gehiago eskainiz.  Elizen arteko biblia   2 M 4,24

Melkisedek eta lebitar apaizgoa.  Elizen arteko biblia   Heb 7,1 tit

Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen.  Elizen arteko biblia   Heb 7,11

Esperientzia honek bihotz helenikoetan eragin zuen zirrara perla baliotsu baten jabe pribilegiatuekiko inbidia irrikatsua gehiago izan zen iruzurrezko apaizgoaren biktimenganako mespretxua baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,9

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaizgo nagusia (9)

lebitar apaizgoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus