Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apaizgintza iz apaizgai bati erlijio ordena ematea.
Tenpora-egun hauetako azken egunean, larunbatean, apaizgintza edo apaizgintzarako pauso edo ordena santuak emango dira: Garizumako lehen asteko koarta-tenporetan justu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.
Eginkizun hori zuei dagokizue, zuei eman baitizuet apaiz-kargua. Apaiz ez den norbaitek apaizgintzan badihardu, heriotzara emango dute. Elizen arteko biblia Zen 18,7
Apaizgintzarako eragozpenak. Elizen arteko biblia Lb 21,16 tit
Eta, horrela, garizumako lehen astean kokatu ziren, eta apaizgintzarako ordenazioekin lotu eta bete. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.