Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaizgaitegi iz apaizgaiak hezten diren etxea.

Apaizgaitegiko arduradunetako batekin. ohe barruan irakurtzen nuen nik, izarapean, linterna txiki baten laguntzarekin, ordu jakin batetik aurrera argia itzali behar izaten baikenuen, bai etxean, bai gero apaizgaitegian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Bost bat egun hiriburuko etxe batean, gero apaizgaitegian sartzeko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 77. orr.

Apaizgaitegian bost urte eman zituela esan zuen, hura utzi eta medikuntzako fakultatera joan aurretik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Errepertorio hau 1959. urtean argitaratu zuten lehendabiziko aldiz, Donostiako apaizgaitegiaren ekimenez.  Berria - Kultura   2004-12-16

Ez Deustura ez Iruñera ez Salamancara ez Goi Mailako Ingeniarien Eskolara joateko gai ez zirenak, eta hala ere ikasketak egiteko gogoa zutenak, seminario eta apaizgaitegietara bidaltzen zituzten familiakoek... batez ere etxean lanik ez zegoenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Ez zuen apaizak idatzitako libururik irakurtzen, ez apaizik agertzen zen eleberririk, ez apaizek gomendatutako libururik, apaizgaitegiko urte latzak gogoan Apaizgaitegiko urte haiek bizitzako urterik garrantzitsuenak iruditzen omen zitzaizkion oraindik ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

· Al Sadrek soldaduei esan zien "Hauza ordenaren agindua" (xiiten apaizgaitegia) eskuratu beharko zutela bulegora sartu nahi bazuten.  Berria - Mundua   2004-09-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus