Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neu ere apaizgai izan nindunan orain hiru urte arte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 64. orr.
Apaizgai zela, Saturraranen hasi zen bere ama-hizkuntza ikasten, Lekuona ikertzailea lagun zuela. Berria - Kultura 2004-06-18
Berak apaizgai izaten segitzen zuen, gero eta sinesmen sakonagoz, nonbait, eta ni ordurako ateo aitortua eta konbentzitua nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
Buenos Airesen apaizgai egin zen, baina osasun gutxitxo nonbait, eta jaioterrira jo behar izan zuen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.
Apaizgai bidali nahi ote ninduen orain? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.
Dena den, beharbada ez genioke aparteko garrantzirik eman behar eta udako maitasun iheskortzat hartu behar genuke, edo osterantzean apaizgai baten azken aukeratzat. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 233. orr.
Bazuten lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat, oso tipo bitala, nik gutxi ezagutu nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
Tartean izan zen Periko izeneko eskolapio bat, ordenako apaizgaien arduraduna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.
Sankt Poltengo apaiztegia (Austria) itxi zuen herenegun Vatikanoak, apaizgaien eta apaizen artean sexu harremanak izan direla egiaztatu ostean. Berria - Gaiak 2004-08-14
Jakin ez zekien ezer seguru, bera baratzean eta barnetegiko ikasleei frantses apur bat irakasten aritzen baitzen, baina apaizgaien logeletan-eta mugimendu arraroak sumatzen hasita zegoen, sartu-irten gehiegi ibiltzen baitzen ilundu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.
Agian irakurleak gogoan izango du homosexualak ematen omen duten apaizen eta apaizgaien argazkiekin 2004an egin zuen egutegiak eragindako eskandalua. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Ez dakit Rakelen egunerokoak zer esango duen, Dabid, baina moteltxo ikusten dut, bai bere buruarekin bai apaizgaiarekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 199. orr.
Hori zela-eta, mutil gazte batek -apaizgai ohia, Dantxari abizenez, eta Estudiantea ezizenaz ere ezaguna-, Apaizaren taldekoa zenak, Bilintxen bertso batzuk kantatu zituen, Potajiarena izenekoak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Ni homosexuala naiz eta apaizgai talde horretan ere homosexual ugari zegoen. Berria - Euskal Herria 2004-04-17