Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaizetxe iz apaiza bizi den etxea.

Apaizetxe aurrean banandu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

On Camillo bere toskano erdia erretzen ari zen apaizetxe aurreko jarlekuan eserita, bizikletadun bat ziztuan heldu zenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 231. orr.

Gaztea zen apaiza, jardunzalea; segituan deitu zien gazteei, jolastoki bat antolatzeko, eta orobat liburutegi bat eta hitzaldietarako nahiz bileretarako areto bat prestatzeko, guztia apaizetxe handiaren soto zabalean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Apaizetxea elizatik hogeita hamar metro harantzago zegoen, eta haren alde luzeak plazara ematen zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Barkatu: uste dut jendea dagoela apaizetxean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 59. orr.

On Camillo apaizetxean aterpetu zen eta logelan aurrera eta atzera hasi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Dutxarako aukera ere galdu genuen eta horrek bai izorratu ninduela; abuztua amaitzearekin batera putzura joateari utzi nion eta, horrenbestez, apaizetxeko dutxa erabiltzen hasi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Goiz batean, On Camillok, eliz atarira irtetean, ikusi zuen gauez norbaitek "On Gamelu" idatzi zuela kolore gorriz eta metro erdiko hizkiekin apaizetxeko horma zuri-zurian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Motoz iritsi naizenean baino askoz ederragoa dirudi orain apaizetxeko baratzeak, pertsona batzuen aurpegiek ere gehiago begiratu ahala edertasunean irabazi egiten duten bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.

On Camillo orroka abiatu zen apaizetxeko bere gela handira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.

Ea non erabaki duen jartzea kantina, apaizetxeko beheko solairuan ala lehenengoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.

On Camillok umetxo bat harrapatu zuen apaizetxeko zarpiadura zuria ikatzaz zirrimarratzen, eta zezen baten antzera oldartu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 219. orr.

Eguna beste guztiekin pasatzen nuen: masa egin, adreiluak garraiatu eta halako lanetan; baina gauean, pattar botilak atera eta zalaparta hasten zenean, apaizetxera erretiratzen nintzen ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

Sakristauak eraman zuen albistea apaizetxera, eta On Camillok ohetik jauzi eta ireki behar izan zion atea, sakristauak erotua zirudielako eta lehertu egingo zelako dena hasieratik bukaeraraino kontatzen ez bazion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Gau hartantxe, On Camillok ikusi zuen apaizetxera zetorrela, Zakarrak eta beste bi arrain lodik lagunduta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Hartara, On Camillok jaurtitako liburu lodia Meharraren burua zegoen puntura iritsi zenerako, Meharra apaizetxetik kanpo zegoen eta bizikletako pedalei eragiten ari zitzaien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaizetxe aurrean (4); apaizetxe aurreko jarlekuan (3); ari zen apaizetxe (3); zen apaizetxe aurreko (3)

apaizetxeko ate (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus