Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apaizeria iz apaizen multzoa. ik klero.
Jainkoen gurtzak etengabeko arreta eskatzen zuenez, herririk gehienek talde berezi bihurtu zuten apaizeria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.
Kontzilioetako kanonak eta aita santuen dekretalak bildu ziren; eta apaizeriak iturri garbiago batetik baletoz bezala jaso zituen lege horiek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.
Samariako jendea dardaraz dago, dolu dagite herriak eta apaizeriak, Bet-Abengo zekorra dela-eta. Elizen arteko biblia Os 10,5