Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Huna apairua zer izanen den: salda, piperrada xauxixekin, ahate ixterrak baratzekariekin, gasna, bixkotx eta izozkia, kafea ondokoarekin, arnoa barne. Herria 2002-08-15
Aratsean biziki jende gutiago izan da, bainan orotarat 800 bat apairu zerbitzatu dira. Herria 2003-06-05
3 egunez, bi mintzaldi, musikaldi bat, pilota partida eta apairua bertsulari batzuekin, Eskual Etxean, eliza batean eta Cavalerie trinketean. Herria 2001-02-01
Helduentzat apairua 100 liberetan da (legatza moletan, behiki kosteleta, entselada, gasna, izozkia, kafe ta patxarana), haurrentzat aldiz 35 liberetan. Herria 2001-06-14
Apairuetaz baliatzen zen bakoitza nahi zuenaz zerbait errateko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 118. orr.
Otordu eta apairuak, ahal bezala berek egin eta berek jan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 49. orr.
Ez du gustu handirik baina beroa da, eta badu zenbait egun ez dudala ez gosaririk, ez apairurik, ez deus berorik hartu goxoan jarririk. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.
Santiago Matamoros harrigarria agurturik, plaza zabalean harrizko aulki bat, jin bezala, hautaturik, apairu ederxkoa egiten dut, Errioxako xoko honen goxotasunari dagokiona. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.
Arratsalde erditsutan etortzen zen eguneko azken apairua. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Hemen Gurutze Gorriko infirmiersa andana handi batek ongietorri egiten digu: apairu beroa eta ontsa prestatua, kafea, arno xorta bat ere. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.
Apairua arina zen, arina, fraide bati doakiona, eta medikuek ere artamendatzen dutena, gantzarik bildu nahi ez duenari. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Bazirudien gure kristau fede zaharrari eratxiki zitzaiola erlijio berri bat; Joana Arkekoa iduriko bere saindu propioekin, bere gerlari ohi medailadunen prozesioekin, bere gerlako martirien xingola, bandera eta oroitarriekin, bere Jondoni Martinetako meza nagusi, frantses prediku, soinu, kantu, espantu eta apairu handi guztiekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.
Ez zela, gehienetan ohi den bezala, apairurik eskainiko baina familiako eta ahaide hurbilenek kafea elkarrekin hartuko genuela, eliza saihetseko ostatuan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.
Aipatu zuen elgarrekin apairu ttipi baten egitea bakotxak bertzearenetik hartuz: nik Carmenek eman ogi eta gasna banuen -untsaraz Luzaideko dorrean behar nuen afaldu eta askaldu! - Arnaldok bere alportxatik hartu zuen bere partea, gaineratekoa ilobarendako zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Apairu anaikorra, baina biziki laburra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Behin betikotz baztertuak, auzoen artean egin lanaren ondotik heldu ziren apairu eta giro onak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.
Orreagan izan zen batez kondatzen du nola ikusi zituen erlikario batean, Jesusen azken apairuko arno xorta bat, ogi purruskak, bai eta... ama birjinaren esne xortak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 41. orr.
Alegeratasun handienean iragan da eztei-besta guzia, bai Bidarraiko zeremonian, bai Ortzaize-Minaberriko apairu-gaualdian. Herria 2001-09-13
apairu bat (8); apairu baten (3); apairu denboran (3); apairu on baten (3); ostatuan apairu on (3)