Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbeste diru gastatu zuen lurjabeak apaintze horretan, ezen ez baitzitzaion jateko ere geratu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.
Nonbait jarri ondoan, haste apaintzeak eta beste lanak, hala nola botoin zenbaiten segurtatzea edo berriz ezartzea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Jakinduriaz arduratuta bizi diren gazteek uko egin beharko diote gozamen sexual orori, tripa-festei, gorputza gehiegi zaintze eta apaintzeari, jolaserako zaletasun hutsalari, loaren astunari eta alferkeriari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.
Etxe ingurutako aparkaleku apaintze moldatze bat beharko dute. Herria 2005-02-17
Geroari buruz haatik, batzu: alde batetik besta hori ainitz gostatzen dela, beharbada soberaxko, bestetik karro apaintze saila kudeatzen duena ez gaztetzen ari, diola holako lana ez duela orobat hain luzaz egiten ahalko. Herria 2002-07-25
Herri hortako lantegi guziek beren ekoizpenak berek egiten dituzte edo janari, edo beztitze, edo etxe apaintze sailetan eta nahi dute jendeari idekiak izan. Herria 2005-08-11
Ordu hetan familia horrek egiten zituen eliza artatze, zeinu joite, ilharri apaintze, zapataingoko ofizioa atxikiz. Herria 2003-11-06
Fikzioak gogaitu samarra nauka aspaldion, aitortu dudanez, baina hortik ihesi ez nuke erori nahi neure buruaren aipatze-apaintze obsesibo batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.
Arratsalde huraxe apartatua zuten, gutiziazko apaintze-lanetarako eta solasean aritzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Apaintze-mahai ispiludunak leku berria hartu zuen indiar familia musulman baten gela batean: berehala estali zuten, beren artearen arabera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.
Lautrecek beste bi koadrotan margotu zuen Madame Poupoule prostituta ageri da obra honetan, apaintze-mahaiaren aurrean jesarrita. Berria - Kultura 2004-11-19
Mutikoa ohean zegoen, armairu garaiez eta apaintze-mahaiez inguraturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Apaintze-mahaira joan eta Kleenex bat eta bekainetarako lapitza hartu ditu idazteko. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.
apaintze mahai (3); apaintze mahaiaren aurrean (3); apaintze mahaiko (4); apaintze mahaira (3)